Izen-ematea euskara ikasteko ohiko eskaintzan

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Euskara ikasteko edota hobetzeko Pasaiako Udal Euskaltegiak eta Txirrita AEK euskaltegiak egiten duten ohiko eskaintza.

NORK ESKA DEZAKE?

Pasaiako euskaltegietan euskara ikasi nahi duen 16 urtetik gorako edonork.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

Besteak:

ZENBAT BALIO DU?

Ez du kosturik

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: berehala

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Euskara Sailak dokumentazioa aztertu eta dagokion euskaltegira bideratu.
  2. Dagokion eukaltegia matrikulazioa gauzatzeko interesdunarekin harremanetan jarri.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Sustapen arloa - Euskara

OHARRAK

Euskaltegien ohiko eskaintza:

  • Astelehenetik ostegunera 2 orduko eskolak astean hirutan. Irailetik ekainera. Prezioa: 374 euro.
  • Astelehenetik ostegunera 2 orduko eskolak egunero. Irailetik ekainera. Prezioa: 438 euro.
  • 07:00etatik 21:00ak arte bitarteko ordutegia.

Badira eskaeraren arabera gauzatzen diren beste hainbat modulazio, beraz, ikasleen beharren arabera egokituko dira eskolak: astean 3 eta 5 orduko eskolak, udako ikastaroak...

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Euskara

DBEB kodea: 2050820201

Fitxategiaren xedea: Udalak euskara zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, merkatariak, beka jasotzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO