Izen-ematea euskara praktikatzeko Mintzalaguna egitasmoan

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Euskara ikasten ari diren herritarrak, euskara erabiltzeko aukera izan dezaten, herritar euskaldunekin elkartzeko egitasmoa.

NORK ESKA DEZAKE?

Euskara praktikatu nahi duenak, euskara maila hobetu nahi duenak, harreman eta lagun talde berria bilatu nahi duenak, euskara ikasten ari direnei prozesuan lagundu nahi dienak, euskara plazara ateratzeko norberaren ekarpen txikia egin nahi duenak, ikasitako euskara erabili edo praktikatu nahi duenak, erdi ahaztuta duen hizkuntza berreskuratu nahi duenak...

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

Besteak:

ZENBAT BALIO DU?

Ez du kosturik

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: berehala

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Euskara Sailak dokumentazioa aztertu eta dagokion euskaltegira edo Donibaneko Prest taldera bideratu
  2. Dagokion euskaltegia edo Prest taldea interesdunarekin harremanetan jarri

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Sustapen arloa - Euskara

OHARRAK

Euskal hiztunak, euskaltegian euskaldundutako ikasle ohiak eta ikaste-prozesuan dabiltzanak binaka edo hirunaka elkartu eta solasean aritzeko modua ematen zaie.

Mintzalagunek berek, behin elkar ezagututa, elkarrekin adostuko dute zein egunetan eta zein ordutan elkartuko diren solasean aritzeko. Euren esku geratzen da, halaber, zer egin elkartzen direnean.

Bikotekako topaketa horiez gain, ikasturtean zehar lauzpabost irteera egiten dira mintzalagun guztiekin. Irteera hauek igandeetan egiten dira, igande goiz-pasak edo egun-pasak txangoa zein den.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Euskara

DBEB kodea: 2050820201

Fitxategiaren xedea: Udalak euskara zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, merkatariak, beka jasotzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO