Izen-abizenen grafia euskaratzeko informazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Erregistro eta agiri ofizialetan, jatorri euskalduneko deiturak euskal grafiara egokitzea. Adibidez: Echeverría, Arteche edo Aguirre idaztetik; Etxeberria, Artetxe edo Agirre idaztera.

NORK ESKA DEZAKE?

Erregistro ofizialetan deiturak erdal ortografiaz jasota dituzten pertsonek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN.
  • Jaiotza-agiri literala. Bake epaitegian eskatu behar da. Pasaiatik kanpo jaioa izanez gero, bi aukera daude: norberak jaiolekuan eskatu edo Pasaiako bake epaitegian eskatu (egun batzuk itxaron beharko da orduan).
  • 18 urtetik beherako seme-alaben grafiak ere aldatu nahi badira, haiei dagozkien agiri hauek aurkeztu behar dira:
    • Familia-liburua.
    • NAren agiria. Ez badute, nahikoa da Familia-liburuarekin.

NON ESKATZEN DA?

Besteak:

ZENBAT BALIO DU?

Ez du kosturik

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: berehala

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Ez dagokio

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Sustapen arloa - Euskara

OHARRAK

Pasaiako Bake Epaitegia

Helbidea: Herriko plaza 3, Pasai San Pedro.
20110 Pasaia.
Telefono-zenbakia: 943390716.
Ordutegia: 09:00-14:00 (astelehenetik ostiralera).

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Euskara

DBEB kodea: 2050820201

Fitxategiaren xedea: Udalak euskara zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, merkatariak, beka jasotzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO