Diru-laguntzak enpresa eta merkataritza-establezimenduetan euskararen erabilera sustatzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Pasaiako udalerriko enpresa zein merkataritza establezimenduetan euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzak:

  • Errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntzak.
  • Poltsak euskaraz jartzeko diru-laguntzak.
  • Merkatari eta enpresetako langileek euskara ikasteko diru-laguntzak.
  • Enpresek euskara-planak diseinatzeko eta haien jarraipena egiteko diru-laguntzak.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Pasaiako merkataritza establezimenduetako nagusiek zein langileek.
  • Pasaiako enpresetako zuzendaritzek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntzetarako:
    • NAN edo enpresaren IFZ agiria
    • Errotuluaren faktura originala.
    • Errotuluaren argazkia.
    • Diru-laguntzaren eskabidean eskatzaileak ez badio ematen Udalari egiaztapen hauek ofizioz egiteko baimena, Foru Ogasuneko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eguneratuta dituela egiaztatzen dituzten agiriak.
  • Poltsak euskaraz jartzeko diru-laguntzetarako:
    • NAN edo enpresaren IFZ agiria.
    • Faktura originala.
    • Poltsaren ale bat.
    • Diru-laguntzaren eskabidean eskatzaileak ez badio ematen Udalari egiaztapen hauek ofizioz egiteko baimena, Foru Ogasuneko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eguneratuta dituela egiaztatzen dituzten agiriak.
  • Merkatari eta enpresetako langileek euskara ikasteko diru-laguntzetarako:
    • "Euskara ikasteko diru-laguntza eskaera" prozeduran eskatzen diren agiriak
  • Enpresek euskara-planak diseinatzeko eta haien jarraipena egiteko diru-laguntzetarako eskaera orria bete gogo hori adieraziz

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Euskara Sailak dokumentazioa aztertu eta txostena egin.
      2. Kontuhartzailetzak fiskalizatu.
      3. Tokiko Gobernu Batzarrak onartu eta ebazpena bideratu.
      4. Interesdunari jakinarazi.
      5. Diru-laguntza ordaindu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzarra

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Sustapen arloa - Euskara

      OHARRAK

      Diru-laguntzen zenbatekoa

      • Errotuluak euskaraz jartzeko:
        • Merkataritza establezimenduei kostuaren % 40 ordainduko die udalak, 300€ raino.
        • Gainontzeko enpresei kostuaren kostuaren % 30 ordainduko die udalak, 600€ raino.
        • Bete beharreko baldintzak:
          • Enpresa edo merkataritza establezimendua Pasaiako udalerrian kokatua egotea
          • Errotulua euskaraz jartzea.
          • Euskarazko testua zuzen idatzita jartzea. Horretarako, Euskara Sailak gainbegiratuko du.
          • Errotuluan establezimenduaren edo enpresaren izen berezia soilik agertzen bada, ez da diru-laguntzarik jasoko.
          • Establezimendu berriei nahiz errotulua aldatu nahi duten zaharrei emango zaie.
          • Errotulua jarri ahal izateko beharrezkoa izango da udalak jarduera-baimena emana izatea.
          • Udalarekiko betebeharrak (lizentziak, zergak) egunean izatea.
      • Poltsak euskaraz jartzeko:
        • Poltsa lehen aldiz euskaraz jartzeagatik, fotolitoa ordainduko zaio establezimenduari, 125€ko mugapean eta lehenengo 5000 poltsen kostuaren %5, 200€ko mugapean.
        • EROSI EUSKARAZ leloa eransteagatik, lehenengo 5000 poltsen kostuaren %5, 200€ko mugapean.
        • Bete beharreko baldintzak:
          • Enpresa edo merkataritza establezimendua Pasaiako udalerrian kokatua egotea.
          • Poltsaren errotulazio guztia euskaraz egotea, establezimenduaren izena, helbidea, bestelako datuak, ...

          • Euskarazko testua zuzen idatzita jartzea. Horretarako, Euskara Sailak gainbegiratuko du.

          • EROSI EUSKARAZ leloa jartzeko, poltsak euskara hutsean edo ele bitan egon behar du.

          • EROSI EUSKARAZ leloa Udaleko Euskara Sailak emango dio.

          • Udalarekiko betebeharrak (lizentziak, zergak) egunean izatea.

      • Merkatari eta enpresetako langileek euskara ikasteko:
        • Matrikularen % 100
        • Oharra: HABEk lehen eta bigarren mailak egiaztatzeko ematen dituen diru-laguntzekin bateragarria izango da, betiere matrikularen beraren kostua gainditzen ez badu.
        • Bete behearreko baldintzak:
          • Euskara ikasteko oinarrietako III. puntuan zehazten diren baldintzak betetzea
      • Enpresek euskara-planak diseinatzeko eta haien jarraipena egiteko:
        • Euskara-plana diseinatzeko eta haren jarraipena egiteko aholkularitza teknikoa. Kostuaren % 50 udalak hartuko du bere gain eta enpresak beste erdia ordaindu beharko du.
        • Eusko Jaurlaritzak euskara-planetarako ematen dituen diru-laguntzen izapideak egiteko aholkularitza teknikoa.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Euskara

      DBEB kodea: 2050820201

      Fitxategiaren xedea: Udalak euskara zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, merkatariak, beka jasotzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO