Diru-laguntzak euskara ikasteko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Pasaian euskararen erabilera normalizatzeko eta helduen alfabetatze eta euskalduntzea sustatzeko euskara ikasteko eta hobetzeko diru-laguntzak.

Diru-laguntzak HABEk homologatutako euskaltegi eta zentroek eskainitako ondorengo ikastaroetarako emango dira:

  • Modulazio ezberdineko ikastaroak.
  • Barnetegiak (matrikula eta egonaldi gastuak).
  • Autoikaskuntza ikastaroak.
  • Udako ikastaroak, betiere HABEk homologatutakoak.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Pasaiako herritarrek.
  • Pasaiako merkatariek eta enpresetako langileek.
  • Pasaiako elkarteetako hezitzaileek eta entrenatzaileek.
  • 0-12 urte bitarteko haurrak Pasaiako ikastetxeetan matrikulatuta dituzten gurasoek.
  • Eta oinarrietako III. puntuan zehazten diren gainontzeko baldintzak betetzen dituztenek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Diru-laguntzaren eskabidean eskatzaileak ez badio ematen Udalari egiaztapen hauek ofizioz egiteko baimena, Foru Ogasuneko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eguneratuta dituela egiaztatzen dituzten agiriak.
  • Matrikularen ordainagiria.
  • Euskaltegiaren txostena: ikaslearen aprobetxamendua (asistentzia) eta jarrera azaltzen dituena.
  • Eskatzailearen izaeraren arabera ondorengo dokumentazioa ere aurkeztu beharko dute:
    • Langabetuek: gutxienez urtebeteko antzinatasuna duen txartel eguneratua aurkeztu behar dute; horrelakorik izan ezean, ikastaroa hasi baino lehen atera behar dute langabezi txartela.
    • Garraiorako diru-laguntza eskatzen duenak euskaltegiaren ziurtagiria, herritarrari garraiorako diru-laguntza badagokiola baieztatzen duena.
    • Ikasleek: ikasturteari dagokion ikasle txartela.
    • Merkatari eta enpresetako langileek: lan egiten duen Pasaiako merkataritza establezimendu edota enpresaren agiria.
    • Hezitzaile eta entrenatzaileek: lan egiten duen Pasaiako elkartearen agiria.
    • Gurasoek: bere haurra matrikulatuta dagoen ikastetxearen agiria.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Euskara Sailak dokumentazioa aztertu eta txostena egin.
      2. Kontu-hartzailetzak fiskalizatu.
      3. Tokiko Gobernu Batzarrak onartu eta ebazpena bideratu.
      4. Interesdunari jakinarazi.
      5. Diru-laguntza ordaindu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzarra

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Sustapen arloa - Euskara

      OHARRAK

      Diru-laguntzen zenbatekoa

      a) Matrikularen % 100a ordainduko zaie:

      - Ikasle eta langabetuei.
      - Merkatari eta enpresetako langileei.
      - Hezitzaile eta entrenatzaileei.
      - Gurasoei.

      b) Matrikularen % 75 ordainduko zaie:

      - Gainontzeko herritarrei.

      c) Garraiorako diru-laguntzak langabetuentzat:

      - Barrutian euskaltegirik ez, edota euskaltegia izan arren, herritarrak behar duen mailan talderik sortu ez delako beste barruti bateko euskaltegira joan behar duen herritar langabetuari garraio gastuei aurre egiteko diru-laguntza emango zaio ikasturte bukaeran, beka jasotzeko baldintza guztiak betetzen baditu, eta euskaltegiek ziurtagiri bidez baieztatzen badute, herritarrari garraiorako diru-laguntza badagokiola.
      Ondoko diru-laguntzak jasoko dituzte egiten dituzten ikastaroen arabera:

      - Ikasturte osoko eskoletan aritu diren ikasleek 180 €.
      - Hiru hilabeteko ikastaro trinkoetan aritu diren ikasleek 60 €.

      Prozesua diruz laguntzeko modua

      10 urteko epea izango da Udalak diruz lagunduko duena. Prozesua lau zatitan banatuko da, eta zati bakoitza jarraian azaldutako urteen buruan gainditu beharko da dirua jasotzeko:

      - A1 eta A2: 1-3 urratsak 2 urtetan.
      - B1: 4-6 urratsak 2 urtetan.
      - B2: 7-9 urratsak 3 urtetan.
      - C1: 10-12 edo EGA urratsak 3 urtetan.

      Ikastaroa amaitu, eta zerrendatutako agiriak aurkezten direnean, bideratuko da diru-laguntza.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Euskara

      DBEB kodea: 2050820201

      Fitxategiaren xedea: Udalak euskara zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, merkatariak, beka jasotzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO