Izen-ematea euskara ikasteko eskaintza berezietan

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Langabetuentzako, gurasoentzako, merkatarientzako, gazteentzako eta etorri berrientzako Pasaiako euskaltegiek eskaintzen dituzten ikastaro bereziak; baita, autoikaskuntza ikastaroak ere.

NORK ESKA DEZAKE?

16 urte izatea da euskaltegietan izen emateko lehen baldintza.

  • Langabetuentzako ikastaroa: Pasaian erroldatutako langabetuek.
  • Gurasoentzako ikastaroak: 0-12 urte bitarteko haurrak pasaiako ikastetxeetan matrikulatuta dituzten gurasoek.
  • Merkatarientzako ikastaroa: Pasaian lan egiten duten merkatariek.
  • Gazteentzako ikastaroa: Pasaian erroldatutako 16-30 urte bitarteko gazteek.
  • Etorri berrientzako AISA ikastaroa: Euskal Herrira etorri berri direnek.
  • Autoikaskuntza ikastaroa: edonork.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

Besteak:

ZENBAT BALIO DU?

Ez du kosturik

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: berehala

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Euskara Sailak dokumentazioa aztertu.
  2. Interesdunak taldekatu eta dagokion euskaltegira bideratu.
  3. Dagokion euskaltegia matrikulazioa gauzatzeko interesdunarekin harremanetan jarri.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Sustapen arloa - Euskara

OHARRAK

Langabetuentzako ikastaroa: langabetuek euskara ikasteko modurik azkarrena.

  • Egunean 5 ordu eta astean 4 eskola-egun, astelehenetik ostegunera bitartean.
  • Hiruhileko ikastaro trinkoak: urria-abendua, urtarrila-martxoa, apirila-ekaina.
  • Ikastaroa doan: ez da matrikularik ordaindu behar, asistentziaren %85 gainditzen ez duenak ikastaroa amaitu ondoren, matrikula ordaindu beharko du (langabetuaren egoeraren arabera: 160 €, 80€ edo 30€).

Gurasoentzako ikastaroak: gurasoen intereseko gaiak jorratzen dira eskoletan; umeek ikastetxeetan lantzen dituzten abesti eta jolasak ikasten dira; haurra eskolatuta dagoen ikastetxean bertan egin daiteke ikastaroa, taldea sortzen bada.

  • Ikasturte osoko ikastaroa edo ikastaro laburra (3-4 hilabete)
  • Ikastaroa doan izateko aukera: Ikasturte osoko ikastaroaren prezioa 154 eurokoa da eta ikastaro laburrarena 56 eurokoa, baina, asistentziaren % 85a gainditzen duenari, matrikularen % 100a bueltatuko zaio.

Merkatarientzako ikastaroa: merkatariek internet bidez dendan bertan euskara ikasteko aukera.

  • Astean 4 ordu, autoikaskuntza. Astean ordu eta erdi mintzapraktika merkatarien taldea elkarrekin. Astean ordubeteko tutoretza irakaslea dendara joanda asteko lanak errepasatzeko.
  • Guztira astean sei ordu eta erdi urria-ekaina bitartean
  • Ikastaraoa doan izateko aukera: prezioa 116 eurokoa da, baina, asistentziaren % 85 gainditzen duenari matrikularen % 100 bueltatuko zaio.

Gazteentzako ikastaroa: euskara ikasteko eskolak eta gazteen gogoko gaiak euskaraz ikasteko aukera ikastaro berean. Lantzeko gaiak taldeko gazteek aukeratuko dituzte.

  • Astean 5 ordu guztira, 3 eskola-ordu eta 2 tailer-ordu: astelehenetan ordu eta erdiko eskola, asteazkenetan ordu eta erdiko eskola, ostegunetan bi orduko tailerra.
  • Ikastaroa doan izateko aukera: prezioa 165 eurokoa da eta bi alditan ordaintzeko aukera dago. Baina, asistentziaren % 85a gainditzen duenari, matrikularen % 100a bueltatuko zaio.
  • Bi adin-tarte bereiziko dira (16-20 urte bitartekoak eta 20-30 urte bitartekoak), eta talde desberdinetan bilduko dira.

Etorri berrientzako AISA ikastaroa: euskarara hurbiltzeko oinarrizko ikastaroa da.

  • 60 orduko ikastaroa, 4 orduz astean.
  • Prezioa 5 eurokoa da. % 85eko asistentzia gainditzen dutenentzat, edota egoera ekonomikoa dela-eta Gizartekintzako txostena aurkezten dutenentzat doakoa izango da.
  • Ikastaroa bukatzean ziurtagiri bat banatuko da.
  • Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da, haur kopuru minimora iritsiz gero.

Autoikaskuntza ikastaroa:

  • Norberak internet bidez astean 6 ordu
  • Mintza saioak euskaltegian astean ordubete
  • Tutoretza saioak ordu eta erdi hamabostean behin euskaltegian
  • Prezioa 488 euro.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Euskara

DBEB kodea: 2050820201

Fitxategiaren xedea: Udalak euskara zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, merkatariak, beka jasotzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO