Lehiaketako kirol-proba antolatuak egiteko bide publikoa erabiltzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lehiaketako kirol-proba antolatuak egiteko bide publikoa erabiltzeko baimena eskatzeko prozedura, betiere proba osorik herrigunean egiten bada, zeharkaldiak salbuetsirik.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Dagokion kirol-federazioak emandako antolakuntza-baimena, kirol legeriak hala eskatzen duenean.
  • Probaren memoria, non datu hauek jasoko diren:
    • Jardueraren izena, eta, hala badagokio, zenbatgarren edizioa den.
    • Probaren araudia.
    • Ibilbidearen krokis zehatza, data, profila, ibilbideko puntu erabakigarrietatik igaroko diren ustezko ordua, eta batez besteko abiadura bai lasterketaren buruan joango direnena, eta baita atzean joango direnena ere.
    • Antolakuntzako arduradunak identifikatu, eta zehazki, zuzendari exekutiboa, eta bide segurtasunaren arduraduna, azken honek zuzenduko baitu laguntzaileen jarduera.
    • Aurreikusitako parte-hartzaileen kopuru gutxi gorabeherakoa.
    • Proposamena ibilbidean seinaleak eta ustezko toki arriskutsuetan aurreikusitako segurtasun-gailuak jartzeko, eta halaber laguntzaileek zehazki zer lan egin behar duten; hori guztia xehetasunezko txosten batean jasota, eta txosten hori bere unean probaren bide segurtasuneko arduradunak edota ordena-indarrek puntu ustez arriskutsuetako zaintza-arduradunari helaraziko diote.
  • Erantzukizun zibileko eta istripuen aseguru-poliza kontratatu izanaren frogagiria.

Probaren bide segurtasuneko arduradunak jakin behar ditu zirkulazio arauak, eta horretarako indarrean izan behar du gidabaimena.

Eskudun agintariek berariazko jarraibidea idatziko dute, eta hark trafikoaren erregulazioari buruz oinarrizko nozioak izango ditu, eta haren edukia derrigor jakin beharko du probaren bide segurtasuneko arduradunak.

NON ESKATZEN DA?

        ZENBAT BALIO DU?

        001 - Udaltzaingoaren zerbitzu berezien prestazioaren tasa
        Udaltzaingoraen zerbitzu berezien prestazioaren tasa funtzionario eta orduko edo frazioko32,64 Euro/orduko-hora/funtzionarioko-funcionario
        002 - Udaltzaingoaren zerbitzu berezien prestazioaren tasa.Salbuespenak

        Antolatzaileak administrazio publikoak direnean edo irabazi asmorik gabeko erakundeak

        Udal baliabideak muntatu eta erabiltzeko premiaren arabera.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 10 egun
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 10 egun
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Dokumentazioa berrikustea.
        2. Dagozkion txosten teknikoak.
        3. Materialak muntatzeko eta eremua egokitzeko eskaerak bidali (hala badagokio).
        4. Tasa ordaindu eta/edo fidantza. (hala badagokio).
        5. Giltza elektronikoa eguneratu (hala badagokio).
        6. Baimena: Alkatetzaren dekretua.
        7. Interesdunei jakinarazi.
        8. Fidantza itzuli (hala badagokio).

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetza

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Sustapen arloa - Jarduera fisikoa eta kirola

        OHARRAK

        Erabilera-mota honetarako eskaerak, gutxienez, 30 egun natural lehenago aurkeztu behar dira.

        Baimena ematea Udalari dagokio, betiere proba osorik herrigunean egiten bada.

        Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzari dagokio trafiko eta bide segurtasuneko gaietan kirol-probak herriarteko bideetan baimentzea. Aurreko paragrafokoa eragotzi gabe, kasu horietan Udalaren adostasuna ere beharko da, lekuaren titularra bera denez, herriarteko proba Pasaiatik igarotzen denean.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gazteria eta kirolak

        DBEB kodea: 2050820206

        Fitxategiaren xedea: Udalak gazteria eta kirolak arloko zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, udal aterpea, ludotekak, kirol instalazioetako erabiltzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO