Kirol instalazioak erreserbatzea, aldian aldiko kirol erabilerarako

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalerriko kirol instalazio bat erabiltzeko eskaera egin eta erreserbatzeko beharrezko izapidea da, erabilera jakin baterako.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identifikazio-agiriak:
    • Eskatzailearen NAN edo beste nortasun-agiriren bat.
    • Interesduna ez denak eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-inprimakia bete behar du NAN, pasaporte, gidabaimen edo baimendutako pertsonaren egoitza-baimena erantsiz.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

ZENBAT BALIO DU?

002 - Kirolguneak: Alokairuak
Eskola-umeentzako tarifa: Pasaiako ikastetxeei aplikatzekoa, talde bakoitzeko eta orduko9,40 Euro talde-grupo/orduko-hora
Frontoi txikiak eta squash gela: orduko1,9 Euro/orduko-hora
Frontoi txikiak eta squash gela: orduko3,1 Euro/orduko-hora
Areto balioanitza-alokairua: orduko14,8 Euro/orduko-hora
Areto balioanitza-alokairua: orduko18,55 Euro/orduko-hora
Kirol pistaren alokairua: orduko29,7 Euro/orduko-hora
Kirol pistaren alokairua: orduko37,10 Euro/orduko-hora
Kirol pistaren alokairua: Ez-ohiko jarduerak: orduko77,2 Euro /orduko-hora
Frontoia orduko partikularrak:5,1 Euro/orduko-hora
Frontoia orduko partikularrak:10,3 Euro/orduko-hora
Frontoia orduko partikularrak:Ezohiko jarduerak orduko. Pasaiako elkarteek antolatutako jarduera publiko eta doakoak (garbiketa gastuak aparte)10,3 Euro/orduko-hora
Futbol-zelaia, orduko, partikularrak: Osoa43 Euro/orduko-hora
Futbol-zelaia, orduko, partikularrak: Erdia21,4 Euro/orduko-hora

Zein instalazio eskatzen den, eta zer-nolako erabilera egiteko eskatzen den.

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: berehala
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

  • Segurtasun-araudiak eta auto babeserako planak, instalazioaren arabera.
  • Pasaiako kirol instalazioak erabiltzeko araudia.

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Ez dagokio

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Sustapen arloa - Jarduera fisikoa eta kirola

OHARRAK

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gazteria eta kirolak

DBEB kodea: 2050820206

Fitxategiaren xedea: Udalak gazteria eta kirolak arloko zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, udal aterpea, ludotekak, kirol instalazioetako erabiltzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO