Kirol instalazioak erreserbatzea, kirol arlokoak ez diren jardueretarako

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Izapide honen bitartez, udalerriko kirol instalazioak eskatu eta erreserbatzen dira kirol arlokoak ez diren jardueretarako: kultur ekitaldiak, jaialdiak eta antzeko jarduerak.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak, behar den baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Nortasuna egiaztatzeko agiriak:
    • Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.

Izapidea interesduna ez den norbaitek eskatu edo sinatzen badu, ordezkaritza-agiria aurkeztuko du, interesdunaren NAN, pasaporte, edo bizileku-baimenarekin batera.

Beharrezkoa den dokumentazioa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearekin bat, baldin eta legearen aplikazio-eremuan sartzen den ikuskizun edo jarduera bada.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Hainbat alderdi hartuko dira kontuan prezioa ezartzeko garaian: eskatzen den instalazio-mota, zertarako eskatzen den, muntaketa lanetarako behar den materiala, lotura elektrikoak, garbiketa-lanak eta bestelako beharrak.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      • Segurtasun-araudiak eta auto babeserako planak, instalazioaren arabera.
      • Pasaiako kirol instalazioak erabiltzeko araudia.

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Dokumentazioa berrikustea.
      2. Dagozkion txosten teknikoak.
      3. Materialak muntatzeko eta eremua egokitzeko eskaerak bidali (hala badagokio).
      4. Tasa ordaindu (hala badagokio).
      5. Giltza elektronikoa eguneratu (hala badagokio).
      6. Baimena: Alkatetzaren dekretua.
      7. Interesdunei jakinarazi.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Sustapen arloa - Jarduera fisikoa eta kirola

      OHARRAK

      • Erabilera-mota honetarako eskaerak, gutxienez, 30 egun natural lehenago aurkeztu behar dira.
      • Eremuak erabiltzeko egutegia eskaeren hurrenkeraren arabera zehaztuko da.
      • Udal sailek lehentasuna izango dute. Bi eskaera edo gehiago aurkeztuz gero, lehentasuna emango zaie Elkarteen Udal Erregistroan izena emana duten elkarteei, ikastetxeei eta Pasaian erroldatutako pertsonei.
      • Hala badagokio, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legean eskatzen diren baldintzak bete behar dira.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Gazteria eta kirolak

      DBEB kodea: 2050820206

      Fitxategiaren xedea: Udalak gazteria eta kirolak arloko zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, udal aterpea, ludotekak, kirol instalazioetako erabiltzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO