Kirol instalazioak erreserbatzea, aldi baterako erabilera jarraiturako (ikasturtea)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalerriko kirol instalazio bat erabiltzeko eskaera egin eta erreserbatzeko beharrezko izapidea da, aldi baterako erabilera jarraiturako.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identifikazio-agiriak:
    • Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.

Interesduna ez denak eskatzen edo sinatzen badu izapidea, or-dezkaritza-inprimakia bete behar du NAN, pasaporte, gidabaimen edo baimendutako pertsonaren egoitza-baimena erantsiz.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      002 - Kirolguneak: Alokairuak
      Eskola-umeentzako tarifa: Pasaiako ikastetxeei aplikatzekoa, talde bakoitzeko eta orduko9,40 Euro talde-grupo/orduko-hora
      Frontoi txikiak eta squash gela: orduko1,9 Euro/orduko-hora
      Frontoi txikiak eta squash gela: orduko3,1 Euro/orduko-hora
      Areto balioanitza-alokairua: orduko14,8 Euro/orduko-hora
      Areto balioanitza-alokairua: orduko18,55 Euro/orduko-hora
      Kirol pistaren alokairua: orduko29,7 Euro/orduko-hora
      Kirol pistaren alokairua: orduko37,10 Euro/orduko-hora
      Kirol pistaren alokairua: Ez-ohiko jarduerak: orduko77,2 Euro /orduko-hora
      Frontoia orduko partikularrak:5,1 Euro/orduko-hora
      Frontoia orduko partikularrak:10,3 Euro/orduko-hora
      Frontoia orduko partikularrak:Ezohiko jarduerak orduko. Pasaiako elkarteek antolatutako jarduera publiko eta doakoak (garbiketa gastuak aparte)10,3 Euro/orduko-hora
      Futbol-zelaia, orduko, partikularrak: Osoa43 Euro/orduko-hora
      Futbol-zelaia, orduko, partikularrak: Erdia21,4 Euro/orduko-hora

      Eskatzen den instalazio-motaren eta instalazioari eman nahi zaion erabileraren arabera.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 10 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      • Segurtasun-araudiak eta auto babeserako planak, instalazioaren arabera.
      • Pasaiako kirol instalazioak erabiltzeko araudia.

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Egiaztatu instalazio bakoitzean erabilera jarraiturako zer eskaera izan den. Beharrezkoa bada, zozketa egingo da.
      2. Ahal bada, eskatutako erreserba egin eta egiaztatu, edo eskatzaileari aukerako ordutegiaren berri eman.
      3. Tasa ordaindu (hala badagokio).
      4. Sartzeko giltza elektronikoa eguneratu, urruneko ordenagailuz edo modu presentzialean (hala badagokio).

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Sustapen arloa - Jarduera fisikoa eta kirola

      OHARRAK

      • Erabilera-mota honetarako eskaerak, gutxienez, ikasturtea hasi baino 15 egun natural lehenago aurkeztu behar dira. Eskaerak abuztuaren 15 baino lehen aurkeztu behar dira, ikasturteko era-bileren banaketa egin ahal izateko. Era berean, ikasturtean zehar erabilerak aldatu edo erabilera berriak eska daitezke, baldin eta horretarako aukerarik badago, izan ere, ikasturteko eskaerek izango dute lehentasuna beti. Udarako eskaerak (uztai-la-abuztua) ekainaren bukaeran egingo dira.
      • Eremuak erabiltzeko egutegia ondorengo lehentasunen hurrenkera-ren arabera zehaztuko da: Eskola Kirola, Pasaiako kirol klubak eta elkarteak, Pasaiako partikularrak, eta Pasaiakoak ez diren partikularrak.
      • Ordutegiak eta lehentasunak bat badatoz, erreserba zozketatu eg-ingo da.
      • Udal sailek erabiltzeko lehentasuna izango dute.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Gazteria eta kirolak

      DBEB kodea: 2050820206

      Fitxategiaren xedea: Udalak gazteria eta kirolak arloko zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, udal aterpea, ludotekak, kirol instalazioetako erabiltzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO