Diru-laguntzak kirol programa eta jardueretarako

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eskaria egiten duten irabazi asmorik gabeko kirol elkarteei diru-laguntzak emateko prozedura arautzen du, haiek Pasaiako udalerrian kirol programak eta jarduerak egin ditzaten.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein kirol elkartek, baldin eta Pasaiako udalerrian kirolaren arloan egitarauak antolatu eta burutzen baditu.

Elkarte edo klub horiek izena emana izan behar dute Elkarteen Udal Erregistroan. Eskakizun horren ordez, salbuespen gisa, onar daiteke Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan izena emana izatea, direlako elkarte horiek noizean behin jardueraren bat egiten badute Pasaiako udalerrian, eta haietan udal presentzia instituzionala egotea interesgarri jotzen bada.

Pasaiako elkarteek beren egoitza Pasaian izan beharko dute. Era berean kirolarien % 25 gutxienez pasaitarra izango da edota kirol-jarduerak Pasaian egin beharko ditu. Pasaian egiten ez diren kirol jarduerek ez dute diru-laguntzarik jasoko.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskari-orria honako agiri hauekin erregistratu behar da:

Derrigorrezkoa:

  • Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan inskripzioa egin izanaren ziurtagiria, hala badagokio. Udalak ofizioz egiaztatuko du kirol elkarte eskatzailea Elkarteen Udal Erregistroan inskribatua dagoen.
  • Urtean zeharreko ohiko jardueraren egitasmoa edota, hala badagokio, ezohiko jarduerarena, zeinetarako diru-laguntza eskatzen den.
  • Jarduera-programa, haiek egiteko aurreikusitako epea eta datak, metodologia, aurreikusitako helburuen deskribapena, zein biztanleria-esparruri zuzendua dagoen, etab...
  • Sarreren (jatorria eta zenbatekoa) eta gastuen (kontzeptua eta zenbatekoa) aurrekontu zehatza.
  • Jardueran parte hartzen dutenen izen-abizenak eta NAN edo egiaztagiria.
  • Elkarteak duen antzinatasunaren egiaztagiria.
  • Federazioaren ziurtagiria honako datu hauekin:
    • Lizentzia-kopurua.
    • Errendimendu-lizentzien eta aisialdiko lizentzien kopurua.
    • Pasaitarrak diren edo ez udal-erroldan egiaztatuko da; beraz, nahikoa izango da zerrenda bat aurkeztea izen-abizen, NAN edo egiaztagiriarekin.
  • Lehiaketa-maila edo partaidetza-esparrua.
  • Aurkeztutako balantze ekonomikoa zuritzen duen faktura-zerrenda.

Hautazkoa:

  • Jardueraren data barne izango duen publizitatea.
  • Kirol jarduerara joandako jendea ikusten den bideoa edo argazkia.
  • Hedabide idatzietan agertu dela frogatzen duen agiria.
  • Jarduerak elkarte batek baino gehiagok eginez gero, elkarteen arteko hitzarmena.
  • Klubean lanean dihardutenen titulazioa.
  • Beste erakunde batzuekin sinatutako hitzarmenak.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1.Balorazio teknikoa eta txostena egin.
      2.Informazio batzordea eta irizpena.
      3.Kontu-hartzailetza Arloaren fiskalizazioa.
      4.Organo eskudunaren ebazpena: Tokiko Gobernu Batzarra.
      5.Interesdunei jakinarazi
      6.Emandako diru-laguntzak ordaindu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzarra

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Sustapen arloa - Jarduera fisikoa eta kirola

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Gazteria eta kirolak

      DBEB kodea: 2050820206

      Fitxategiaren xedea: Udalak gazteria eta kirolak arloko zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, udal aterpea, ludotekak, kirol instalazioetako erabiltzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO