Diru-laguntzak arrauna sustatzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Deialdi honen helburua hauxe da: Pasaiako irabazi asmorik gabeko arraun-elkarteentzako diru-laguntzak eskatu eta emateko baldintzak arautzea; elkarte horiek Pasaiako udalerrian Kirol Sailak ezarritako sustapen-helburuekin bat datozen programa eta jarduerak egin ditzaten.

NORK ESKA DEZAKE?

Pasaiako udalerrian arrauna sustatzeko programak garatzen dituzten Pasaiako arraun taldeek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskaerak erregistratu egin behar dira eta horretarako agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Jardueran parte hartzen dutenen zerrenda (izen-abizenak eta NAN edo nortasuna egiaztatzeko beste agiriren bat; eta matrikularen ordainagiria, halakorik badago).
  • Ikastetxe edo elkarteekin egindako jarduerei dagokienez, erakunde horiekin egindako hitzarmena.
  • Jarduerak egin direla egiaztatzen duten agiriak (publizitatea, hedabideetan argitaratutako berriak, ikus-entzuleak ageri diren argazkiak...).
  • Jardueretan inplikaturiko partaideen titulazioak.
  • Diru-laguntzaren kopurua justifikatzen duten fakturak
  • Egindako jardueren memoria laburra.

NON ESKATZEN DA?

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Balorazio teknikoa eta txostena egin.
      2. Informazio batzordea eta irizpena.
      3. Kontu-hartzailetza Arloaren fiskalizazioa.
      4. Organo eskudunaren ebazpena. Tokiko Gobernu Batzarra.
      5. Interesdunei jakinarazi.
      6. Emandako diru-laguntzak ordaindu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzarra

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Sustapen arloa - Jarduera fisikoa eta kirola

      OHARRAK

      Araudi honen bidez ez dira inolaz ere arraunarekin lotutako ohiko jarduerak diruz lagunduko.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Gazteria eta kirolak

      DBEB kodea: 2050820206

      Fitxategiaren xedea: Udalak gazteria eta kirolak arloko zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, udal aterpea, ludotekak, kirol instalazioetako erabiltzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO