Izen-ematea Kultur Arloko ikastaro eta tailerretan

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Kultura eta Hezkuntza Sailak sustatutako 30 urtetik gorakoentzako ikastaroetan izena ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

      Posta arrunta:
    • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

    ZENBAT BALIO DU?

    001 - Kultura eta Hezkuntza Arloko ikastaroak

    * Partaideak langabezian dagoela frogatzen badu, tasari %50 hobaria aplikatuko zaio.

    30 urtetik gorakoentzako ikastaroak: astean bi ordu63,76 Euro
    30 urtetik gorakoentzako ikastaroak: astean hiru ordu79,95 Euro

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: berehala
    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
    • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    Ez dagokio

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    1. Egiaztatu ea plaza librerik dagoen.
    2. Hala balitz:
      1. Plaza erreserbatu.
      2. Eskatzaileari jakinarazi matrikula ordaindu behar duela eta horretarako epea. Ordainketa banku-transferentziaz edo kreditu-txartelaz egin daiteke Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoetan.
      3. HAZen jasoko da ordainketaren frogagiria.
    3. Plaza librerik ez balego, eskatzaileari jakinaraziko zaio itxarote-zerrendan sartu ahalko dela gerta litezkeen bajak estali ahal izateko.

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Zinegotzi ordezkaria

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    Sustapen arloa - Kultura eta Hezkuntza

    OHARRAK

    • Plazak inskripzio hurrenkeraren arabera erreserbatuko dira
    • Plaza baieztatua egon dadin eskatzaileak matrikula ordaindu izanaren frogagiria aurkeztu beharko du.
    • Kultura eta Hezkuntza Sailak aukera izango du ikastaroa bertan behera uzteko, ikusten badu gutxik egin dutela matrikula.

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Fitxategiaren izena: Kultura

    DBEB kodea: 2050820174

    Fitxategiaren xedea: Udalak kultur-zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

    Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

    Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO