Diru-laguntzak hezkuntza-komunitateentzat

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hezkuntza-komunitateei diru-laguntza ematea, liburuak erosteko eta eskolatik kanpoko jarduerak egiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Pasaiako ikastetxeek eta guraso elkarteek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskari orria behar bezala betea.
  • Egindako jardueraren memoria.
  • Jardueraren gastu eta sarreren balantze orokorra.
  • Jardueraren gastuen zerrenda sailkatua kalkulu-orriaren formatuan, eredu erabilgarriaren arabera egina, eta era berean dagozkien fakturak.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Txosten teknikoa egin.
      2. Kultura eta Hezkuntzako Informazio Batzordearen irizpena.
      3. Kontu-hartzailetza arloaren fiskalizazioa.
      4. Tokiko Gobernu Batzarraren ebazpena.
      5. Ebazpen hau interesdunei eta Kontu-hartzailetza Sailari jakinarazi.
      6. Diru-laguntza ordaindu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzarra

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Sustapen arloa - Kultura eta Hezkuntza

      OHARRAK

      Diru-laguntza eman zaiolako jakinarazpena jasotakoan, erakunde eskatzaileak 15 eguneko epea izango du Kultura eta Hezkuntza Sailera gastuen frogagiri originalak bidaltzeko.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Kultura

      DBEB kodea: 2050820174

      Fitxategiaren xedea: Udalak kultur-zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO