Diru-laguntzak kultur jarduerak eta programak finantzatzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Urtean zehar edo data jakin batzuetan Pasaiako udalerrian kultur jarduerak egiteko diru-laguntzak ematea da.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Pasaian helbidea duten irabazteko asmorik gabeko elkarteek, Elkarteen Udal Erregistroan izena emana badute.
  • Pasaian helbidea ez izan arren, diru-laguntzaren objektu den jarduera Pasaian egiten duten elkarteek, eta Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan izena emana badute.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Egindako jardueraren eta lortutako emaitzen memoria. Ahal denean, parte-hartze datuak sexuaren arabera bereizita emango dira.
  • Jardueraren gastu eta sarreren balantze orokorra.
  • Jardueraren gastuen zerrenda sailkatua kalkulu-orriaren formatuan, eredu erabilgarriaren arabera egina.
  • Banku edo aurrezki-kutxa batek egindako ziurtagiria, diru-laguntza eskatzailea urte horretan kontu korronte jakin baten titularra dela ziurtatzen duena. OHARRA hori beharrezkoa izango da bakarrik aurreneko aldia denean edota kontu korrontearen zirkunstantziak aldatu direnean.
  • Zerga-betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. OHARRA ez dago aurkeztu beharrik eskari-orrian guri baimena ematen digun laukian marra eginez gero.
  • Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. OHARRA ez dago aurkeztu beharrik eskari-orrian guri baimena ematen digun laukian marra eginez gero.
  • Eskariaren arduradunaren edo arduradunen NAN, baldin eta eskaria norberaren izenean egiten bada, edota osaera zehaztua ez duten taldeen izenean.
  • Publizitate aleak.

Gorago adierazitako dokumentuez gain, Pasaian helbidea ez duten talde edo elkarteek diru-laguntza lehenbiziko aldiz eskatzen dutenean, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • Eusko Jaurlaritzaren elkarte edo erakundeen erregistroan erroldatua dagoela egiaztatzen duen agiria.
  • Elkarte edo erakundearen estatutuak.
  • Elkarte edo erakundearen curriculuma: orain arte egindako jarduerak, helburuak, giza baliabideak eta baliabide materialak, etab.
  • Arduradunaren edo arduradunen NAN.
  • Identifikazio fiskaleko Kodea.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Txosten teknikoa egin.
      2. Kultura eta Hezkuntzako Informazio Batzordearen irizpena.
      3. Kontu-hartzailetza arloaren fiskalizazioa.
      4. Tokiko Gobernu Batzarraren ebazpena.
      5. Ebazpen hau interesdunei eta Kontu-hartzailetza Sailari jakinarazi.
      6. Diru-laguntza ordaindu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzarra

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Sustapen arloa - Kultura eta Hezkuntza

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Kultura

      DBEB kodea: 2050820174

      Fitxategiaren xedea: Udalak kultur-zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO