Erabilera soziokulturala duten aretoen eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Kultura eta Hezkuntza arloak kudeatzen dituen gune batzuk erabiltzeko eskaera. Lagapen hauek bi eratakoak izan daitezke:

  • Aldi baterako erabilera puntuala: data jakin batean egiten diren jardueretarako.
  • Erabilera iraunkorrerako: ikasturtean zehar egiten diren jardueretarako (iraila-ekaina).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

ZENBAT BALIO DU?

002 - Kultur erabilerako lokalak
Areto nagusia: S. Pedroko Udal Aretoa, Antxoko Kultur Etxea, Trintxerpeko Alkateordetza, Donibaneko Kulturguneko espazio eszenikoa elementu teknikorik gabe:orduko41,58 Euro/orduko-hora
Donibane Kulturguneko espazio eszenikoa: Asistentzia teknikoa:orduko37,03 Euro/orduko-hora
Erabilera anitzeko aretoa: S. Pedroko Udal Aretoa, Donibaneko Kulturgunea:orduko23,91 Euro/orduko-hora
Bilera aretoak: S. Pedroko Udal Aretoa, Trintxerpeko Alkateordetza, Azoka kulturgunea, Donibaneko Kulturgunea:orduko17,67 Euro /orduko-hora
Areto nagusia: S. Pedroko Udal Aretoa, Antxoko Kultur Etxea, Trintxerpeko Alkateordetza, Donibaneko Kulturguneko Espazio eszenikoa elementu teknikorik gabe:eguneko218,27 Euro eguneko-dia
Erabilera anitzeko aretoa: S. Pedroko Udal Aretoa,Donibaneko Kulturgunea:eguneko124,73 Euro eguneko-dia
Bilera aretoak: S. Pedroko Udal Aretoa, Trintxerpeko Alkateordetza, Azoka kulturgunea, Donibaneko Kulturgunea:eguneko93,54 Euro eguneko-dia
003 - Uda jabetzako ondasun higiezinen erabilera pribatiboa: Hobariak
Pasaiako Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuta dauden elkarteak100 %
Pasaiako irabazi asmorik gabeko gizarte eta hezkuntza arloko erakundeak.100 %
Kultura eta herritarren parte-hartzea sustatzea helburu duten norbanakoak edota taldeak.100 %

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 5 egun
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Egiaztatu eskatutako gunea libre dagoen.
  2. Eskaria baloratu eta txosten teknikoa egin.

ALDEKOA BADA

  1. Interesdunari jakinarazi.
  2. Dagokion udal tasa likidatu, hala badagokio.
  3. Udaltzaingoari jakinarazi, hala badagokio.
  4. Gunera sartzeko giltza eman, hala badagokio.
  5. Erabiltzeko lagapen-epea amaitzean, giltza jaso, hala badagokio
  6. Eskaria artxibatu.

KONTRAKOA BADA

  1. Interesdunari jakinarazi.
  2. Eskaria artxibatu.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Zinegotzi ordezkaria

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Sustapen arloa - Kultura eta Hezkuntza

OHARRAK

  • Egun edo data jakin batzuetarako eskariak gutxienez 10 egun lehenago aurkeztu behar dira.
  • Eskariak erabilera jarraiturako direnean, oro har, irailaren lehen hamabostaldian aurkeztu behar dira.
  • Guneak erabiltzeko egutegia eskaeren hurrenkeraren arabera zehaztuko da.

Udal sailek erabiltzeko lehentasuna izango dute. Izen-ematea Udal Erregistroan formalizatzeko, kontsultatu. Era berean, gizarte, kultura, kirol eta hezkuntzarekin loturiko jarduerek lehentasuna izango dute beste edozein jarduerarekiko.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Kultura

DBEB kodea: 2050820174

Fitxategiaren xedea: Udalak kultur-zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO