Kotizazio gabeko pentsioak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Erretiro adinean edo baliaezintasun egoeran egonik, Gizarte Segurantzari kotizatu ez edo nahikoa kotizatu ez diotelako, kotizaziopeko pentsioa jasotzeko eskubidea ez duten pertsonei zuzendutako aldizkako prestazio ekonomikoak dira.

Oinarrizko beharrei aurre egiteko dira, gutxieneko bermeen modalitatean, izan ere, beste diru-sarrera propiorik izanez gero, gehienez ere bermatutako gehieneko zenbatekoa ordainduko da.

Bi modalitate daude: Desgaitasunaren ziozkoa eta erretiroarena.

NORK ESKA DEZAKE?

Baldintzak:

  • Pasaian erroldatua egotea.
  • Desgaitasunagatiko pentsioa
    • Eskaeraren egunean, 18 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago izatea.
    • Espainiako lurraldean legezko bizilekua izatea. Bost urte behar dira eta horietako bik segidakoak eta ezintasunagatiko pentsioa eskatu aurreaurrekoak izan behar dute.
    • % 65eko edo gehiagoko ezintasuna izatea.
    • Baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea urtero eguneratzen den baremoaren arabera.
  • Erretiroagatiko pentsioa
    • Gutxienez 65 urte edukitzea.
    • Espainiako lurraldean legezko bizilekua izatea eta 10 urtez bertan bizi izan dela ziurtatzea, 16 urte zituenetik eta pentsioa ordaintzen hasi bitartean. Horietatik bik segidakoak izan behar dute eta erretiro pentsioaren eskaeraren aurre-aurrekoak.
    • Baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea urtero eguneratzen den baremoaren arabera.

Bestelako osagarriak ere jaso daitezke, beste baldintza batzuk betez gero, hala nola: ezintasun maila handia eta diru-sarrera txikiak edo/eta ohiko etxebizitza alokatutakoa izatea.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen egoera eta/edo familia egoera egiaztatzeko dokumentuak, eta bizikidetza-unitate independentearen egiaztagiria: NAN, familia-liburua, izatezko bikoteen erregistroa, banantzeari edo dibortziatzeari buruzko epaia…
  • Egoera ekonomikoa egiaztatzeko dokumentuak (diru-sarrerak eta ondarea): nominak, PFEZren aitorpena, pentsioen egiaztagiria, erakundeen diru-laguntzen egiaztagiria, bankuetako saldo eta mugimenduak, ondasunen egiaztagiria…
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.
  • Eskatzaileak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk, eskaera arrazoitze aldera.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

Adierazitako bitartekoen bidez hitzordua eskatu ondoren, aurrez aurreko arreta emango da Udaleko Gizarte Zerbitzuetan 8:00etatik 14:00etara aste-lehenetik ostiralera.

ZENBAT BALIO DU?

Ez du kosturik

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Gizarte-langilearen balorazioa.
  2. Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Gipuzkoako Foru Aldundia

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

OHARRAK

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gizartekintza

DBEB kodea: 2050820228

Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO