Ur-hornidura, saneamendu eta hondakin- bilketako tasak ordaintzeko diru-laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru-laguntza honen xedea da baliabide ekonomiko gutxiko pertsonei ur-hornikuntza eta hondakin-bilketagatik ezarritako udal tasak ordaintzen laguntzea.

* Urtero jakinaraziko da eskabideak aurkezteko epea zein den, ohiko publizitate bitartekoak erabiliz.

NORK ESKA DEZAKE?

Laguntza hau eskatzeko etxebizitza berean erroldatuta dauden guztiek lortzen dituzten diru-sarrerek muga batzuen barruan egon behar dute.

Familia-gune bakoitzerako diru-sarreren gehieneko muga zein den jakiteko erreferentzia gisa ekitaldi bakoitzean indarrean den lanbide arteko gutxieneko soldata LGS hartuko da, eta horri indize zuzentzaile batzuk aplikatuko zaizkio:

  • Pertsona batentzat 1,10
  • Bi pertsonarentzat 1,20
  • Hiru pertsonarentzat 1,30
  • Lau pertsonarentzat 1,40
  • Bost pertsonarentzat 1,50
  • 5 pertsona baino gehiagorentzat, 0,10 pertsonako.

Familia-guneko kideen kopurua zehazteko Biztanleen Udal Erroldako informazioa hartuko da kontuan urtarrilaren 1ean, eskatzaileak erroldatua egon behar duen etxebizitzari dagokiola.

Errolda egin ondoren gertatu diren aldaketak banan bana aztertuko dira.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Bizikidetza-unitatea osatzen duten guztiei dagozkien dokumentuak:

  1. NAN fotokopia
  2. Lanerako adinean daudenek:
    • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak egindako lan-bizitzaren ziurtagiria
    • Urtean zehar lanean aritu bada, azkeneko 3 nominak
    • Enpleguko Institutu Nazionalak prestazio ekonomikoren baten bidez lortutako irabazien ziurtagiria edo, bestela, irabazirik ezarena.
  3. Pentsio eta/edo prestazio ekonomikoren baten bidez lortutako irabazien Gizarte Segurantzako ziurtagiria, edo bestela, irabazirik ezarenaz.
  4. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ziurtagiria, zeinahi prestazio ekonomikoren bidez lortutako irabaziak egiaztatzen dituena edo, bestela, irabazirik ezarena.
  5. Lanbideren ziurtagiria, diru-sarrerak bermatzeko errenta (oinarrizko errenta) bidez lortutako irabaziak egiaztatzen dituena, edo, bestela, irabazirik ezarena.

Eskatzaileak baimena ematen badio Pasaiako Udalari zuzenean Gipuzkoako Foru Aldunditik edo Lanbidetik 4 eta 5 puntuetako datuak jasotzeko ez da beharrezkoa izango aipatutako ziurtagiriak aurkeztea. Baimena eman ezean, aipatutako ziurtagiriak ekarri beharko ditu.

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT BALIO DU?

          Ez du kosturik

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Organo eskudunera helaraztea, ebazpena egin dezan.
          2. Ebazpena arlo ekonomikora helaraztea, ordainketa egin dezan.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Tokiko Gobernu Batzarra

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizartekintza

          DBEB kodea: 2050820228

          Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

          Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO