Egoitza-unitate soziosanitariora sartzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Berariazko ekipamendu bat da, zentro gerontologiko batek baino baliabide material eta giza baliabide handiagoak dituena (medikuak, erizainak eta zaintzaileak).

Ekipamendu ireki bat da, non gizarte beharrak nahiz osasun beharrak dituzten pertsonak beste batzuekin bizi diren eta jarduerak partekatzen dituzten. Antolamendua eta bizitzeko era zentro gerontologiko batekoaren antzekoa da.

NORK ESKA DEZAKE?

Betekizun orokorrak:

  • Zerbitzuaren premia.
  • Eskaria egiten den momentuan benetan Pasaian bizitzea eta bertan erroldatua egotea, bai erabiltzailea eta baita zaintzailea ere, hala dagokionean.
  • Banako Osasun Txartela izatea (BOT).
  • Baliabiderako gai joa izatea Gizarte Politika Sailak eta Osasun Sailak ezarritako irizpideen arabera.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko agiria.
  • Hala badagokio, legezko ordezkaritzaren agiri egiaztatzaileak, borondatezkoarenak edota egitatezko zaintzarenak.
  • Mediku txostena.
  • Sarreren frogagiria.
  • Hala badagokio, Administrazioak eska ditzakeenak eskakizunak bete direla egiaztatzeko.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

Adierazitako bitartekoen bidez hitzordua eskatu ondoren, aurrez aurreko arreta emango da Udaleko Gizarte Zerbitzuetan 8:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera.

ZENBAT BALIO DU?

Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken hauek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: hilabete 1
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Gizarte-langilearen txostena/proposamena.
  2. Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Gipuzkoako Foru Aldundia

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

OHARRAK

Interesdunarekin adostasunera iritsiz gero, egoitza soziosanitarioetako egonaldiak osasun sistema edo gizarte zerbitzuen sistemako profesionalek bultzaturikoak izan daitezke.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gizartekintza

DBEB kodea: 2050820228

Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO