Udalaren gizarte izaerako laguntza ekonomikoak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntza ekonomiko hauen xedea da egoera ekonomiko larrian direnei erantzutea, Udal honek onartuak dituen irizpideen arabera.

Laguntza horiek eman daitezke itzuli beharrik gabe edota mailegu gisa, onuradunak haiek itzultzeko konpromisoa hartzen duela.

NORK ESKA DEZAKE?

Laguntza eskatzeko baldintza hauek bete behar dira:

  • Adinez nagusi edota emantzipatua izatea.
  • Laguntza eskatu baino sei hilabete lehenago Pasaiako udalerrian erroldatua egotea; baina baldintza hori ez da bete beharko adingabekoen ardura izanez gero eta/edo esku-hartzearen xedea honako hauek babestea denean: adingabe, nagusi, genero indarkeriaren biktima diren emakumeak.
  • Laguntza eskatu baino lehenago gutxienez urtebetez bizikidetza-unitate bateko kide izana, non eta ez duen gizarte laguntzaileak aldeko txostena egiten.
  • Udaleko gizarte laguntzailearekin adosturik gizarte esku-hartze integral batean parte hartzea, non prestazioaren tramitazioa beste jarduera bat izango den ezarritako gizarteratze prozesuan. Horretarako, gizarte laguntzaileak aipatutako egoera babestuko du gizarte txostenaren bitartez.
  • Bitarteko ekonomiko aski ez izatea gizarte inklusiorako behar diren gastuei aurre egiteko. Bitarteko aski ez duela jotzen da urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuko 13. artikuluan jasotako baldintzak betetzen direnean.
  • Urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuko 5 artikuluan jasotako salbuespenetan identifikatzen diren guztiak.
  • Udalaren gizarte izaerako laguntza ekonomikoak emateko Irizpideen II. paragrafoan jasotako salbuespenetan identifikatzen diren guztiak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen egoera eta/edo familia egoera egiaztatzeko dokumentuak, eta bizikidetza-unitate independentearen egiaztagiria: NAN, familia-liburua, izatezko bikoteen erregistroa, banantzeari edo dibortziatzeari buruzko epaia…
  • Bizileku eta/edo ostatu egoera egiaztatzeko dokumentuak: alokairu-kontratua, ostatatzea, berralokatzea, bizilekua egoitza batean duela egiaztatzen duen agiria, jabetzaren eskriturak…
  • Egoera ekonomikoa egiaztatzeko dokumentuak (diru-sarrerak eta ondarea): nominak, PFEZren aitorpena, pentsioen egiaztagiria, erakundeen diru-laguntzen egiaztagiria, bankuetako saldo eta mugimenduak, ondasunen egiaztagiria…
  • Diru-laguntza eskaerarekin harremana duten dokumentuak: alokairuko ordainagiriak, hipotekaren ordainagiriak, argiaren gastuak, gasa, ura, zaborra, eskaeraren helburu den larrialdiaren aurrekontuak…
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.
  • Eskatzaileak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk, eskaera arrazoitze aldera.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

Adierazitako bitartekoen bidez hitzordua eskatu ondoren, aurrez aurreko arreta emango da Udaleko Gizarte Zerbitzuetan 8:00etatik 14:00etara aste-lehenetik ostiralera.

ZENBAT BALIO DU?

Ez du kosturik

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: hilabete 1
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Gizarte-langilearen txostena/proposamena.
  2. Organo eskudunera helaraztea, ebazpena egin dezan eta interesdunari jakinaraz diezaion.
  3. Ebazpena arlo ekonomikora helaraztea, ordainketa egin dezan.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Alkatetza

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

OHARRAK

Erabiltzaileak hala eskatuta, laguntza jaso izanaren egiaztagiria Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) emango zaio.

Udalaren gizarte izaerako laguntza ekonomikoen objektua zuritzen duten dokumentuak HAZen entregatuko dira.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gizartekintza

DBEB kodea: 2050820228

Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO