Laguntza teknikoak (laguntzako produktuak) eta ingurune fisikoaren egokitzapena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerbitzuaren helburua eguneroko bizitzako jarduerak egiteari dagokionez autonomia pertsonala eta beren kasa balia daitezen ahalbidetzea da. Helburu hori izanik:

  • Dauden laguntzako produktuei buruzko informazioa eta orientabidea ematen du, baita irisgarritasuna hobetzea ahalbidetzen duten ingurune fisikoaren egokitzapenei buruzkoa ere.
  • Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beharrezkoak diren laguntzako produktu berreskuragarriak lortzen laguntzen du, mailegu-sistemaren bitartez.
  • Ohiko etxebizitza egokitzeko proposamenak egiten ditu, eta horri esker etxebizitzaren irisgarritasun-maila eta pertsonak haren barruan izango duen autonomia-maila hobetzea ahalbidetuko da.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik Gipuzkoan erroldatuta egotea eta eskaera egiten denean, Pasaian erroldatua egotea.
  • % 33 edo gehiagoko ezgaitasuna duen edo mendeko egoeran dagoen pertsona gisa kalifikatua egotea.
  • Azken 6 urtean antzeko laguntzarik ez jaso izana.
  • Erabiltzaileak ekarpen ekonomiko bat egin behar badu, Foru Dekretuan ezarritako ahalmen ekonomikoaren baremoa ez gainditzea.
  • Hirigintza eta eraikuntzaren arloko irisgarritasunerako laguntzak soil-soilik eman ahalko dira eskaturiko egokitzapenak irisgarritasunari buruzko araudian ezarritako irisgarritasun-irizpide guztiak betetzen baditu.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen eta, hala balegokio, ordezkariaren NAN.
  • Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza frogatzen duen dokumentazioa.
  • Eskatzen denaren aurrekontu xehatua.
  • Berreskuratzen ez diren laguntzen kasuan:
    • Aurreko urteko errenta aitorpena.
    • Bizikidetza unitateko kide guztiek dituzten dirusarreren egiaztagiriak
    • Kontu korronte zenbakia.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

Adierazitako bitartekoen bidez hitzordua eskatu ondoren, aurrez aurreko arreta emango da Udaleko Gizarte Zerbitzuetan 8:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera.

ZENBAT BALIO DU?

Doan laguntza-produktu berreskuragarrien kasuan.

Berreskuragarri ez diren laguntza-produktuen gastuak eta ingurune fisikoa egokitzeko lanak Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dituzte. Erabiltzaileek duten gaitasun ekonomikoaren arabera kopuru bat ordaintzen dute.

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Gizarte-langilearen txostena/proposamena.
  2. Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Gipuzkoako Foru Aldundia

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

OHARRAK

Laguntza teknikoa (laguntza-produktua): autonomiarako mugak prebenitu, konpentsatu, arindu edo ezabatzeko produktu, tresna, ekipamendu edo sistema tekniko oro, merkatuan lehendik dagoena edo berariaz fabrikatua. Laguntza teknikoak (laguntza-produktuak) izan daitezke:

  • berreskuragarriak, onuradun batzuek batak bestearen ostean erabili ahal izateko modukoak direnean eta lekuz aldatzeko modukoak direnean garraioa beste kosturik gabe. Berreskuragarriak diren laguntza teknikoak hornidura-zerbitzuen edo aldi baterako lagapenen bidez emango dira.
  • berreskuraezinak, beren ezaugarriak direla-eta eskualdatu ezin direnean eta, ondorioz, onura eskatzaile bakar bati edo, salbuespen gisa, aldi berean hainbati dakarkienean. Berreskuratu ezin diren laguntza teknikoez baliatzeko modua laguntza horiek bermatzeko laguntza ekonomikoak esleituz bermatu ahal izango da.

Ingurune fisikora egokitzea: arkitektura-oztopoak ezabatzeko modua emango duten obrak diseinatu eta gauzatzea eta erabiltzailearen ohiko bizilekuan egokitzeak egitea. Zerbitzua eman ezin denean, laguntza ekonomikoen bidez bermatuko dira ingurune fisikoan egin beharreko egokitzeak.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gizartekintza

DBEB kodea: 2050820228

Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO