Bazterketa-arriskuan daudenentzako laguntza: gizarteratzeko premiei erantzuteko eguneko zerbitzua edo zentroa.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerbitzu honek eguna igarotzeko toki bat eskaintzen die gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonei; gizarteratzera bideratutako zerbitzua ere bada, balio anitzekoa, luzaroko arreta eskaintzen die, betiere pertsona bere ohiko ingurunetik bereizi gabe, baita gizarteratze-ibilbidean laguntza indibidualizatua eskaini ere, ikuspegi integral batetik begiratuta, arlo okupazionaleko, hezkuntza-arloko, arlo terapeutikoko eta gizarteratze-arloko esku-hartzeak uztartuta.

Hurbileko ekipamenduak dira, malguak eta egun osoan arreta emateko ordutegi zabala dutela; ekipamendu horien helburua honako hau da: pertsonak ahalik eta autonomia-mailarik handiena eskuratzea eta gizarteratzen laguntzea. Babes-intentsitate ertain eta handiko zerbitzua da. Eskakizun-maila txiki, ertain eta handiko zerbitzua da.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Pasaian erroldatuta dauden eta 18 eta 64 urte bitarte dauzkaten pertsonek.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea eskaera data baino 6 hilabete lehenagotik, eta bertan izatea legezko, eta benetako, bizilekua. Salbuespen gisa, eskaera data baino gutxienez 6 hilabete lehenagotik Gipuzkoako gizartean errotuta daudela frogatzen dutenak legezko bizilekuaren eskakizuna betetzetik salbuetsita geratu ahal izango dira.
  • Baliabidearen premia justifikatzeko adinako gizarte bazterketa jasatea, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresnan zehaztutakoaren arabera.
  • Profesionalek gidatutako esku hartze sozialak eta gizarte eta hezkuntza arlokoak onartzeko gai izatea; eta gizarteratzeko prozesua egin ahal izateko baliabide pertsonalak izatea.
  • Osasun egoerari dagokionez, osasun erakundeetan asistentzia etengabe edo ziklikoaren beharrik ez izatea, eta baliabideetan osasun publikoko neurririk hartu behar ez izatea. Salbuespen gisa, baliabideak eskuratu ahal izango dituzte gaixotasun kroniko edo adikziozkoak dituztenek, baldin eta eskaera egiten duten unean gainbegiratuta badaude eta arazoa gainditzeko prozesu positibo, iraunkor eta egiaztagarrian.
  • Autonomia pertsonalari dagokionez, hirugarren pertsona baten beharrik ez izatea eguneroko bizitzako eginkizunetarako, 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak, mendetasun-egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala sustatzeari eta haiek zaintzeari buruzkoak, ezarritako terminoetan.
  • Gizarteratzeko prozesu bat egitea eragozten duen gaixotasunik ez izatea, Gizarte Politikako Departamentuak aplikatzen duen bigarren mailako arretako gizarteratzeko bizitokietarako orientazio baremoaren arabera neurtua.
  • Baliabideko elkarbizi tza asalda dezakeen portaera nahasmendu larririk ez izatea, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresnaren osagarria den bigarren mailako arretako gizarteratzeko bizitokietarako orientazio baremo foralaren arabera neurtua.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN, pasaportea edo eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko beste agiriren bat.
  • Mediku-txostena, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

Adierazitako bitartekoen bidez hitzordua eskatu ondoren, aurrez aurreko arreta emango da Udaleko Gizarte Zerbitzuetan 8:00etatik 14:00etara aste-lehenetik ostiralera.

ZENBAT BALIO DU?

Ez du kosturik

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Gizarte-langileak kasua baloratuko du, eta bazterketa-arriskuaren edo bazterketaren diagnostiko sakona egingo du.
  2. Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Gipuzkoako Foru Aldundia

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

OHARRAK

Baliabidea lortzearen aldeko ebazpena egon daiteke itxarote-zerrendari lotua.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gizartekintza

DBEB kodea: 2050820228

Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO