Diru-laguntzak Gizarte Ekintza Saileko helburuekin bat egiten duten jarduerentzat

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Urteko diru-laguntzak, lehiaketa bidezkoak, irabazi asmorik gabeko elkarteentzat; betiere elkarte horien jarduerek, duten proiekzioagatik eta interesagatik, Gizarte Ekintza Saileko helburuekin bat egiten badute.

NORK ESKA DEZAKE?

Egoitza soziala Pasaiako udalerrian duen eta irabazi asmorik ez duen edozein erakunde publiko nahiz pribatuk; edo, egoitza soziala udalerrian ez izan arren, Gizarte Ekintza Sailarentzako interesgarriak diren jarduerak egiten dituzten erakundeek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Diruz lagunduko den jardueraren proiektua.
  • Proiektu berarentzat emandako beste diru-laguntzen berri ematea. Hala badagokio, proiektu horretarako laguntza ekonomikoa jaso ez duela jasotzen duen zinpeko adierazpena. E070
  • Bankuaren egiaztagiria, ekitaldi horretan elkarte eskatzailearen kontu zenbakia zein den ziurtatzen duena.
  • Gizarte Segurantzan ordainketak eguneratuta dituela eta zerga-betebeharrak kitatuta dituela egiaztatzen duen agiria.
  • Udal honetan lehenengoz eskaera aurkezten duten erakunde edo elkarteek, aurreko agiriez gain, ondorengoak aurkeztu behar dituzte:
  • Elkartearen estatutuak.
  • Eusko Jaurlaritzako Elkarte edo Erakundeen Erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.
  • Elkartearen ordezkariaren edo ahaldunaren NAN.
  • Elkartearen IFK (identifikazio fiskalaren kodea).

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Txosten teknikoa egin.
      2. Kontu-hartzailetza Arloak fiskalizazioa egin.
      3. Organo eskudunak ebazpena eman.
      4. Interesdunei jakinarazi.
      5. Kontu-hartzailetzatik diru-laguntza ordaindu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzarra

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

      OHARRAK

      Laguntza emango da aurrekontuko esleipena baldin badago.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Gizartekintza

      DBEB kodea: 2050820228

      Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO