Bazterketa-arriskuan daudenentzako egoitzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bizikidetza-zentroak dira, bazterkeria-egoeran dauden eta pertsonalki, sozialki eta harremanei dagokienez narriadura larriak dituzten pertsonei ostatu-zerbitzu bat gizarteratzera bideratutako esku-hartzeak egitera zuzendutako intentsitate ertaineko edo handiko laguntzekin eskaintzera destinatuak.

Profesionalen diziplina anitzeko talde baten laguntza dute, ongizate fisikoa, psikologikoa eta soziala xede duen arreta eskaintzeko.

Zerbitzu motak:

  • Egoera kronifikatua eta narriadura pertsonala duten pertsonentzako egoitza-zentroak, eta pertsona horiek egonaldi luzeko zerbitzu bat behar dute gizarteratzeko ikuspuntua eta esku-hartze erritmo geldoa konbinatzen dituen ikuspegiarekin.
  • Gizarteratzeko egoitza-zentroak, egonaldi ertain edo luzekoak, erabiltzaileak gizarteratzeko eta bizimodu normalizatuan pixkanaka sartzeko xedez beren gaitasunak eta trebetasun pertsonalak eta harremanetarakoak hobetzera bideratutako laguntza eskaintzen dutenak.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Pasaian erroldatuak egon eta 18 eta 64 urte bitarteko pertsonek.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea eskaera data baino 6 hilabete lehenagotik, eta bertan izatea legezko, eta benetako, bizilekua. Salbuespen gisa, eskaera data baino gutxienez 6 hilabete lehenagotik Gipuzkoako gizartean errotuta daudela frogatzen dutenak legezko bizilekuaren eskakizuna betetzetik salbuetsita geratu ahal izango dira.
  • Baliabidearen premia justifikatzeko adinako gizarte bazterketa jasatea, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresnan zehaztutakoaren arabera.
  • Profesionalek gidatutako esku hartze sozialak eta gizarte eta hezkuntza arlokoak onartzeko gai izatea; eta gizarteratzeko prozesua egin ahal izateko baliabide pertsonalak izatea.
  • Osasun egoerari dagokionez, osasun erakundeetan asistentzia etengabe edo ziklikoaren beharrik ez izatea, eta baliabideetan osasun publikoko neurririk hartu behar ez izatea. Salbuespen gisa, baliabideak eskuratu ahal izango dituzte gaixotasun kroniko edo adikziozkoak dituztenek, baldin eta eskaera egiten duten unean gainbegiratuta badaude eta arazoa gainditzeko prozesu positibo, iraunkor eta egiaztagarrian.
  • Autonomia pertsonalari dagokionez, hirugarren pertsona baten beharrik ez izatea eguneroko bizitzako eginkizunetarako, 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak, mendetasun-egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala sustatzeari eta haiek zaintzeari buruzkoak, ezarritako terminoetan.
  • Gizarteratzeko prozesu bat egitea eragozten duen gaixotasunik ez izatea, Gizarte Politikako Departamentuak aplikatzen duen bigarren mailako arretako gizarteratzeko bizitokietarako orientazio baremoaren arabera neurtua.
  • Baliabideko elkarbizitza asalda dezakeen portaera nahasmendu larririk ez izatea, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresnaren osagarria den bigarren mailako arretako gizarteratzeko bizitokietarako orientazio baremo foralaren arabera neurtua.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo antzeko egiaztagiri bat.
  • Medikuaren txostena, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

Adierazitako bitartekoen bidez hitzordua eskatu ondoren, aurrez aurreko arreta emango da Udaleko Gizarte Zerbitzuetan 8:00etatik 14:00etara aste-lehenetik ostiralera.

ZENBAT BALIO DU?

Ez du kosturik

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

1. Gizarte-langileak kasua baloratu eta bazterketa-arriskuan dagoen pertsonaren diagnostiko sakona egin.
2. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Sailera bidali eskaria.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Gipuzkoako Foru Aldundia

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

OHARRAK

Baliabidea lortzearen aldeko ebazpena egon daiteke itxarote-zerrendari lotua.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gizartekintza

DBEB kodea: 2050820228

Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO