Zaintzaileentzako laguntza-zerbitzua

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Sendian programaren xedea da etxean adineko ezgaituren bat duten familiei laguntza jakin batzuk ematea eta, hartara, familiaren baitako egokitzapen-arazoak saihesten, ohiko elkarbizitza egiten eta adinekoaz arduratzen laguntzea.

Sendian programak baliabide hauek ditu:

  • Prestakuntza ikastaroak.
  • Laguntza taldeak.
  • Laguntza psikologikoa.
  • Aste bukaeretan eta jaiegunetan egoitzan hartzea.
  • Aste bukaeretan eta jaiegunetan egunez laguntzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Beren etxean adineko ezgaituren bat beren kargu hartu eta zaintzen duten familiak balia daitezke Sendian programaz. Bete beharreko baldintzak:

  • Adineko ezgaituak Gipuzkoako Lurralde Historikoan egon behar du erroldatuta, bi urteko antzinatasunarekin gutxienez eta eskaera egiten duen momentuan Pasaian erroldatua egon behar du.
  • Adineko ezgaitua zaintzen duen familiarekin bizi dela egiaztatu behar da.

Salbuespenez, elkarbizitzaren baldintza ez eskatzea erabaki daiteke, baldin eta udaleko gizarte zerbitzuen gizarte txostenaren arabera behar bezala egiaztatzen bada eskatzaileak adineko ezindua zaintzen duela eta laguntza zuzena ematen diola.

Adineko ezindua da Gipuzkoako Foru Aldundiak halakotzat hartutakoa mendekotasuna baloratzeko egungo baremoaren arabera.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen eta, egoki balitz, bere ordezkariaren NAN.
  • Zaintzailearen NAN
  • Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren ziurtagiria.
  • Edo, medikuaren txosten eguneratua (diagnostikoa eta tratamenduak barne direla).

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

Adierazitako bitartekoen bidez hitzordua eskatu ondoren, aurrez aurreko arreta emango da Udalaren Gizarte Zerbitzuetan 8:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera.

ZENBAT BALIO DU?

Doan, baina ez egoitza eta/edo eguneko arreta asteburu eta jaiegunetan; kasu horretan zerbitzuaren erabiltzailearen ekarpena kalkulatuko da.

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Gizarte-langilearen txostena/proposamena.
  2. Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Gipuzkoako Foru Aldundia

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

OHARRAK

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gizartekintza

DBEB kodea: 2050820228

Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO