Mendekotasunaren balioespena eta orientabiderako RAI tresna (Resident Assessment Instrument)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Autonomia fisikoa, sentsoriala, psikikoa edo intelektuala falta dutelako edo galdu dutelako mendekotasun egoeran dauden eta eguneroko jarduerak, batez ere bakoitzaren zaintza, egiteko laguntza behar duten pertsonek duten mendekotasun mailaren balorazioa.

Mendekotasunaren balorazioa graduak daude:

I. gradua. Mendekotasun ertaina: pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean, gutxienez, egunean behin.

II. gradua. Mendekotasun larria: pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean egunean bi edo hiru aldiz, baina ez duenean etengabe zaintzaile bat behar.

III. gradua. Mendekotasun handia: pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean egunean behin baino gehiagotan, eta bere autonomia intelektualaren eta fisikoaren galera dela medio, pertsona baten laguntza behar duenean ezinbestean eta etengabe.

Mendekotasun gradu bakoitzean maila desberdinak ezarriko dira, pertsonen autonomia eta beharrekoak duten zaintzaren intentsitatearen arabera. Balorazio honen arabera aitortuko zaizkio pertsona bakoitzari jaso ditzakeen zerbitzu eta prestazioak, Dependentziari buruzko abenduaren 14ko 30/2006 Legearen arabera.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Gipuzkoan erroldatuta dagoen eta Espainiako nazionalitatea 5 urteko antzinakotasunarekin duen edonork. Azken horietatik 2 urte eskaera egin aurrekoak izan behar dira.
  • Eskaera egiterakoan Pasaian erroldatutakoek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen NAN edo/eta familia liburua.
  • Osasun txostena, Osakidetzako Lehen Mailako Arretarako sendagileak egina (eredu ofizialaren arabera).
  • Osasun txartela.
  • Espezialisten mediku txostenak.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Internet bidez:

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

Adierazitako bitartekoen bidez hitzordua eskatu ondoren, aurrez aurreko arreta emango da Udalaren Gizarte Zerbitzuetan 8:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera.

ZENBAT BALIO DU?

Ez du kosturik

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Gizarte-langilearen txostena/proposamena.
  2. Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.
  3. Aldundiak interesdunari hitzordua jarriko dio.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Gipuzkoako Foru Aldundia

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

OHARRAK

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gizartekintza

DBEB kodea: 2050820228

Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO