Etxez etxeko laguntza zerbitzua

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntza- eta prebentzio-izaerako zerbitzu bat da, eta mendetasun-egoeran edo mendetasun -arriskuan dagoen erabiltzaileari bere bizilekuan jarraitzen laguntzea, bizilekuan bertan moldatzeko eta ingurune komunitarioan integratzeko aukera emango dion etxeko arretarako eta arreta pertsonalerako laguntza bat eskaintzea eta, era horretan, isolamendu-egoerak saihestea du xede. Arreta pertsonala jasotzen dutenek edo mendekotasun-arriskuan daudenek soilik lortu ahal izango dute etxeko arreta.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskatzaileak izan daitezke: Pasaian erroldatuak daudenak eta, autonomia galtzearen ondorioz, beren etxean bizitzen jarraitu ahal izateko, oinarrizko etxeko lanak egiten laguntza behar dutenak, bai aldi baterako laguntza bai laguntza iraunkorra. Zehazkiago:

  • Beren kaguz moldatzeko zailtasunak dituzten 60 urtetik gorako pertsonak.
  • Beren kaguz moldatzeko zailtasunak dituzten ezgaitasunak nahiz elbarritasunak dituzten pertsonak.
  • Honako familia talde edo pertsona hauek:
    • Zama gehiegi duten familia edo pertsonak.
    • Harreman gatazkatsuak dituztenak.
    • Gizarte egoera ezegonkorrak dituztenak.
    • Gaixotasun fisiko edo psikikoen ondorioz arazoak dituztenak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen egoera eta/edo familia egoera egiaztatzeko dokumentuak, eta bizikidetza-unitate independentearen egiaztagiria: NAN, familia-liburua, izatezko bikoteen erregistroa, banantzeari edo dibortziatzeari buruzko epaia…
  • Bizileku eta/edo ostatu egoera egiaztatzeko dokumentuak: alokairu-kontratua, ostatatzea, berralokatzea, bizilekua egoitza batean duela egiaztatzen duen agiria, jabetzaren eskriturak…
  • Egoera ekonomikoa egiaztatzeko dokumentuak (diru-sarrerak eta ondarea): nominak, PFEZren aitorpena, pentsioen egiaztagiria, erakundeen diru-laguntzen egiaztagiria, bankuetako saldo eta mugimenduak, ondasunen egiaztagiria…
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.
  • Eskatzaileak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk, eskaera arrazoitze aldera.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

ZENBAT BALIO DU?

Zerbitzuaren kostua Gipuzkoako Foru Aldundiak, Pasaiako Udalak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken hauek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

Orduko prezioa honako irizpideei jarraiki zehazten da:

  • Hartzailearen baliabide ekonomikoak, edo, hala badagokio, bizikidetzaunitateko gainerako kideen diru-sarrerak. Haien ekarpenaren muga zerbitzuaren kostu erreala izango da.
  • Zerbitzuaren kostua.
  • Erabiltzaileak zerbitzua zenbat erabiliko duen.

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 15 egun
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Gizarte-langilearen txostena/proposamena.
  2. Organo eskudunera helaraztea, ebazpena egin dezan eta interesdunari jakinaraz diezaion.
  3. Ebazpena arlo ekonomikora helaraztea, kobrantza egin dezan.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Zinegotzi ordezkaria

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

OHARRAK

Zerbitzu honen prestazioak itxaron zerrenda izan dezake.

Zerbitzuko erabiltzaileek, botiken erabilera optimizatzeko, Pasaiako udalak eta Gipuzkoako Botikarien Elkargoaren artean sinatutako lankidetza hitzarmena erabil dezakete.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gizartekintza

DBEB kodea: 2050820228

Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO