Eguneko zerbitzua edo zentroa autonomia mugatua izatetik datozen beharrei erantzuteko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerbitzu honek, aldi baterako edo modu iraunkorrean, mendetasun-egoeran dauden pertsonei arreta indibidualizatua eta integrala eskaintzen die egunez, autonomia pertsonala hobetzeko edo autonomia pertsonalaren ahalik eta maila hoberenari eusteko, muga funtzionalak konpentsatzeko eta ohiko zaintzaileei laguntzeko, prebentzioko, gaikuntzako eta asistentziako prestazioen bitartez. Prestazio horiek gaitzera eta gaitasunak garatzera bideratuta daude autonomia pertsonala lortzeko eta komunitate-ingurunean parte hartzeko.

Zerbitzu-motak:

  • Mendetasun-egoeran dauden adinekoentzako eguneko zerbitzua edo zentroa.
  • Desgaitasunen bat duten edo gaixotasun mentala duten pertsonentzako eguneko zerbitzua edo zentroa.

NORK ESKA DEZAKE?

Pasaian erroldatuta dauden eta benetan bizi diren pertsonek, baldin eta Estatuan bost urtez gutxienez bizi izan badira, horietatik bik eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute.

Betekizun espezifikoak:

  • Mendekotasuna duten nagusientzako eguneko zentroak.
    • 65 urte edo gehiago dutenentzat.
    • Mendekotasuna duten nagusientzat
    • Baliabiderako gai gisa orientatua egotea.
  • Desgaitasuna edo buruko gaixotasun kronikoa dutenentzako eguneko zentroa edo zerbitzua.
    • 18 eta 64 urte bitarteko pertsonak.
    • %33tik gorako desgaitasuna izanik mendekotasuna onartua dutenentzat.
    • Buruko gaixotasun kronikoa edo buru-nahasmendu larri eta luzea dutenentzat, buru-osasunaren sare publikoak artatzen dituenak.
    • Baliabiderako gai gisa orientatua egotea.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen eta, hala dagokionean, eskatzen den baliabidean sartu ahal izatera begira konputatzen diren familia-unitateko beste kideen nortasuna frogatzen duen dokumentu ofiziala.
  • Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zain tza froga tzen duen dokumentazioa.
  • Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu delako frogagiria.
  • Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren eta ondarearen ziurtagiria. Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo kokatutako ondasunen titularitatea frogatzen duen dokumentazioa, hala badagokio.
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

Adierazitako bitartekoen bidez hitzordua eskatu ondoren, aurrez aurreko arreta emango da Udaleko Gizarte Zerbitzuetan 8:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera.

ZENBAT BALIO DU?

Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken hauek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Gizarte-langilearen txostena/proposamena.
  2. Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.
  3. Ebazpena aldekoa balitz, GFAko Gizarte Politika Sailak espedientea itxarote-zerrendari erantsiko lioke.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Gipuzkoako Foru Aldundia

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

OHARRAK

Zerbitzu honen prestazioak itxaron zerrenda izan dezake.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gizartekintza

DBEB kodea: 2050820228

Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO