Nagusientzat eguneko arretaren zerbitzua Donibanen

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerbitzu honek pertsonen eskura baliabide bat jartzen du, nora jo dezaketen egunez, eta intentsitate baxuko laguntza bat eskaintzen die beren behar bereziei egokitua.

Honen xedea da arriskuan edo mendekotasun egoeran dauden pertsona nagusiei autonomia mantentzen laguntzea (I gradua, MBTn 25 eta 39 arteko puntuazioa), ohiko bizitzan bere ingurunean eta sozializazioan manten daitezen laguntzea, bakartze egoerak konpentsatuz.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Arriskuan edo mendekotasun egoeran dauden 60 urtetik gorako pertsona nagusiak (I. gradua, MBTn 25 eta 39 arteko puntuazioa).
  • Pasaiako udalerrian erroldatutako pertsonak.
  • Nahitaezko eskakizuna izango da mendekotasunaren balorazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Saileri eskatzea.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko agiria.
  • Osasun-txartela.
  • Kontu korrontearen zenbakia (20 digitu).

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

Adierazitako bitartekoen bidez hitzordua eskatu ondoren, aurrez aurreko arreta emango da Udaleko Gizarte Zerbitzuetan 8:00etatik 14:00etara aste-lehenetik ostiralera.

ZENBAT BALIO DU?

002 - Zaharren Egoitza. Eguneko arretarako baliabidea: hilabeteko tasa
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baino sarrera txikiagoak dituztenak10,70 Euro
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baino sarrera handiagoak dituztenak16,10 Euro

Kuota urtero berrikusiko da eta erabakitako zenbatekoa udal tasetan argitaratuko da.

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 5 egun

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Gizarte-langilearen txostena/proposamena.
  2. Ebazpena aldekoa izanez gero, itxarote-zerrendara bideratuko da espedientea.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Zinegotzi ordezkaria

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

OHARRAK

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gizartekintza

DBEB kodea: 2050820228

Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO