MUGI txartela eskuratzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mugi txartelarekin, tarifa bakarreko sistemaren bidez, honako garraiobide hauetan bidaiatu daiteke: Gipuzkoako hiri barruko autobusetan (Donostia, Irun, Errenteria, Eibar, Zarautz, Arrasate, Hernani eta Lasarte-Oria), Lurraldebuseko hiriarteko autobusetan, taxibus zerbitzuetan eta Euskotreneko tarifadun zerbitzuetan. Hartara, pasaitarrek garraio-zerbitzu horiek erabiltzen dituztenean, txartelarekin ordaindu eta beherapenak lortzeko aukera izango dute. Gainera, Mugi sistemarekin Oiartzungo herri barruko autobusa erabil daiteke, Renfeko Donostiako aldirietarako txartelak eskura daitezke, eta Bilbo eta Gasteizko tranbietako bidaiak ordain daitezke.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

NON ESKATZEN DA?

          Beste establezimendu batzuk:

          ZENBAT BALIO DU?

          5 euro

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Udalak eskaera jasoko du eta herritarrari txartela bere etxera iritsiko zaio posta arruntez
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: zehaztu gabe
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Informazio gehiago:

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Ez dagokio

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Ez dagokio

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Antolakuntza - HAZ

            OHARRAK

            Txartela eskuratzeko izapidea egin ahalko da soilik. Txartela kargatzeko, ohiko establezimenduetara jo behar da.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

            DBEB kodea: 2050820145

            Fitxategiaren xedea: Udal erregistroaren kudeaketa

            Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO