Ostatu-zerbitzua pertsona nagusientzat

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerbitzu honek jasotzen du pertsona nagusi autonomo edo mendekotasun egoeran (I. Gradua) dauden pertsona nagusientzat ostatu, egonaldi luze edo iraunkorreko modalitatea.

Intentsitate baxuko zerbitzu bat da pertsonal-laguntza ere baduena, ez nahitaez berari atxikia, tutoretza, bitartekaritza-arartekotza, laguntza sozial eta gainbegiratze eginkizunak egiteko, eta halaber, hala badagokio, arreta pertsonala eta etxebizitzakoa emateko.

Helburuak hauek dira:

  • Erabiltzaileei lagundu bere ingurune sozialean manten daitezen.
  • Autonomia pertsonalaren maila hobetzea, eta haren garapen autonomoa ahalbidetzen duten trebetasun eta gaitasunen andeapena prebenitzea.
  • Bakartze egoerak saihestea.
  • Segurtasun sentimenduari laguntzea.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Indarrean dagoen araua betez, ezinbestekoa da eskaera egiten den unean 60 urteak beteta izatea. Salbuespena egingo da, eskatzaileak baliabidearen beharra izan, eta egoera pertsonala agirien bidez egiaztatzen badu. Nahikoa ziurtatua egongo da Pasaiako Udalaren Gizarte Ekintza Sailak egindako txosten teknikoa aurkeztuta.
  • Gutxienez azken bi urteetan erroldatua egotea Pasaiako udalerrian edota azken 10 urteetatik 8tan aldizka bertan erroldatua egon dela zuritzea. Salbuespenez, aurrez zerbitzu teknikoek txostena eginda, eskakizun horretatik salbuestea badago Pasaian jaiotakoak izaki familia-berrelkartze edo gizarte izaerako arrazoiengatik.Pasaiara itzuli nahi dutenen kasuan.
  • Pertsona nagusi autonomotzat edo I. Graduko mendekotzat joa izatea, mendekotasunaren balorazioaren eta diagnostikoaren arabera.
  • Establezimenduko bizikidetza larriki aztora dezaketen portaera-nahasmendurik ez izatea.
  • Osasun laguntza espezializatua eta/edo iraunkorraren beharrik ez izatea, gizarte zerbitzuen sareak dituen ahalmen eta zuzkiduretatik harago daudenak.
  • Dagokion tratamendua ez baztertzea infekziozko gaixotasun kutsakorra eta/edo burukoa izanez gero.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko dokumentua.
  • Sendagilearen egungo osasun-txostena.
  • Osasun-txartela.
  • Egoera ekonomikoari buruzko datuak: Eskaria egin aurreko 4 urteetako ondasun higikor eta higiezinen gaineko zinpeko adierazpena; PFEZen azken adierazpena edota egin beharrik ez duela adierazten duen Ogasuneko Ziurtagiria; ondasun higiezinen etekinetatik datozen sarreren ziurtagiria; pentsio ziurtagiri eguneratua, banku-entitateen posizio eguneratu guztien ziurtagiria.
  • Banku-entitatea, eta kontu korrontearen zenbaki, zeinen bidez egingo den zerbitzuaren ordainketa.
  • Udaleko gizarte-zerbitzuen iritzian interesekoa den beste edozein dokumentazio.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

Adierazitako bitartekoen bidez hitzordua eskatu ondoren, aurrez aurreko arreta emango da Udaleko Gizarte Zerbitzuetan 8:00etatik 14:00etara aste-lehenetik ostiralera.

ZENBAT BALIO DU?

Zerbitzuaren kostua Pasaiako Udalak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken hauek euren gaitasun ekonomikoaren arabera ordaintzen dute.

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA


1.Gizarte-laguntzaileak kasua baloratuko du.
2.Ebazpena aldekoa izanez gero, itxarote-zerrendara bideratuko da espedientea.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Zinegotzi ordezkaria

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

OHARRAK

Eskatzaileak nahi ez badu bere egoera baloratua izan dadin edota dudarik gabe zuritzen ez badu, joko da uko egiten diola bere egoera ekonomikoa itxarote-zerrendan kontuan hartua izateari, hura balego, edo ez balego, diru-laguntzei uko egiten diela. Beraz, behartua egongo da zerbitzuaren kostu osoa ordaintzera, eta hori nahitaez dokumentu batean formalizatuko du.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gizartekintza

DBEB kodea: 2050820228

Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO