Euskadiko teleasistentziaren zerbitzu publikoa (Betion)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Teleasistentzia gizarte izaera duen zerbitzu tekniko bat da, eta, telefono linearen bidez, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan arreta zentro batekin harremanetan jartzea ahalbidetzen die erabiltzaileei, izan dezaketen larrialdiei aurre egiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Bakarrik bizi diren edo egunaren denbora gehiena bakarrik igarotzen duten pertsonak edo bizikidetza multzo edo unitate baten zati diren eta babesik eza, mendekotasun edota urritasun mendekotasun edota urritasun egoeran dauden pertsonak.

Horrez gain, baldintza hauek ere bete behar dituzte:

  • Pasaiako udalerrian erroldatuta egotea.
  • Bere etxean telefono linea izatea.
  • Teleasistentzia ekipoa zuzen eta egoki erabiltzeko gai izatea.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen eta, hala badagokio, haren legezko ordezkariaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia.
  • Eskatzailearen osasun-txartela.
  • Osasun-fitxa, dekretu honen I. eranskinean jasotako ereduari lotuko zaiona. Familia-medikuak beteko du fitxa hori, eskatzailearen osasun-egoera, eta, hala badagokio, patologiei buruzko diagnostikoak eta dagozkien tratamenduak jasota.
  • Telelaguntza-zerbitzuaren preziotik salbuestea edo hobaria ematea eskatzen duten interesdunek gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburuaren Aginduan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, beren gaitasun ekonomikoa zehazteko. Lege horren bitartez, erabiltzaileek telelaguntza-zerbitzu publikoaren finantziazioan duten parte-hartze ekonomikoa arautzen da.
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

Adierazitako bitartekoen bidez hitzordua eskatu ondoren, aurrez aurreko arreta emango da Udalaren Gizarte Zerbitzuetan 8:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera.

ZENBAT BALIO DU?

Erabiltzaileak zerbitzuaren tarifa osoa ordaindu beharko du ( 4€/hileko), edo salbuespena eskatu, bere diru-sarrerak Ondorio Askotariko Errenta Adierazle Publikoa (IPREM) baino txikiagoak badira.

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Gizarte-langilearen txostena/proposamena.
  2. Eskaera Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailera igortzea.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Eusko Jaurlaritza

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

OHARRAK

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gizartekintza

DBEB kodea: 2050820228

Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO