Gizarte-larrialdietarako koordinazio-zerbitzua

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Urteko egun guztietan martxan dagoen zerbitzua da, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren barnean gertatzen diren gizarte-larrialdiko egoerei berehalako arreta emateko. Berehalako arretako edo urgentziazko lehen arretako zereginak, foru-erantzukizunekoak zerbitzu honen esparruan, honako hauek dira: premien behin-behineko balioespena –ondorengo balioespenarekin lotuta egongo dena– egitea, betiere beharrezkoa bada:

  • Urgentzia edo larrialdia gertatu den lekura joatea, kaltetutako pertsona edo pertsonei arreta «in situ» egiteko.
  • Premia-egoerak «in situ» atzematea.
  • Eraginpeko pertsonari edo pertsonei osasun-zentroetara, polizia-bulegoetara edo bulego judizialetara edo beste bulego batzuetara laguntzea.
  • Beharrezkoa denean, kasuaren arreta dagozkion zerbitzuetara bideratzea, albait lasterren, eta, bereziki eta hala badagokio, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren ostatu-zerbitzuetara eta egoitza-zentroetara bideratzea, 28. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Bere esku-hartzeak antolatzeko, zerbitzuak honako hauek izango ditu gutxienez: alertako telefono-zerbitzu bat eta esku hartzeko zerbitzu bat sustatzea, behar izanez gero, urgentzia edo larrialdia gertatu den lekura joango dena urgentziak edo larrialdiak kaltetutako pertsona edo pertsonei arreta “in situ” egiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Gerora sortutako babesgabetasun-egoeran daudenek, bereziki: galtzeegoera eta/edo orientabidea galtzearen egoera; zaintzaileak utzi izanaren edo gerora sortutako absentziaren egoerak; genero-indarkeriako eta etxeko indarkeriako egoerak.
  • Egoera berezien ondoriozko gizarte-larrialdiko egoeretan daudenek: zirkulazio-istripua, sutea, uholdea edo bestelako ezbeharrak.

Ez da inolako administrazioko baldintzarik eskatuko, eta zerbitzu hori gizarte-premiazko zerbitzutzat hartuko da, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 3.3. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, baita zuzenean lortzeko zerbitzutzat ere.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

Udalaren gizarte zerbitzuetan larrialdiak artatuko dira. Gizarte zerbit-zuen ordutegitik kanpo Gizarte Larrialdien Zerbitzuan, 943224411 telefo-nora deituz, edo SOS DEIAKen 122 telefonora deituz, edo Pasaiako Udaltzaingoan (943004300).

ZENBAT BALIO DU?

Ez du kosturik

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: berehala

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Gizarte langileak urgentzia baloratuko du.
  2. Espedientea, hala badagokio, GFAko Gizarte Politikako Sailera igorriko da.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

OHARRAK

Gizarte zerbitzuen ordutegitik kanpo Gizarte Larrialdien Zerbitzuarekin 112 bidez edota Udaltzaingoaren bidez jar daiteke harremanetan (943004320).

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gizartekintza

DBEB kodea: 2050820228

Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO