Orientazio soziojuridikoa eta administratiboa atzerritartasun gaietan

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Doaneko zerbitzu bat da orientazio soziojuridikoa eta administratiboa ematen duena. Gizarte Ekintza Sailaren menpean dago eta bertara Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik (OGZ) heltzen da.

Zerbitzuak informazioa, aholkua eta laguntza ematen dizkie, eta doan izapidetzen dizkie bizileku- eta lan-baimenetarako eskaerak, hala eskatzen duten atzerritarrei; aurretik, EAEko gizarte zerbitzuetatik bideratutakoak direnei.

NORK ESKA DEZAKE?

Pasaian erroldatutako edozeinek

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN, AIZ, pasaportea edo inskripzio zedula.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

      Posta arrunta:
    • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

    Adierazitako bitartekoen bidez hitzordua eskatu ondoren, aurrez aurreko arreta emango da Udaleko Gizarte Zerbitzuetan 8:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera.

    ZENBAT BALIO DU?

    Ez du kosturik

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: 10 egun

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    1. Migrazio teknikariak baloratu planteatu den egoera.
    2. Orientazio soziojuridikoa, egoerak hala eskatzen badu.
    3. Laguntza eta/edo hala badagokio, oinarrizko gizarte zerbitzuetara eta/edo beste gizarte-babeseko sistema batzuetara bideratu.

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Ez dagokio

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    Gizarte Ekintza arloa - Migrazioa

    OHARRAK

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Fitxategiaren izena: Gizartekintza

    DBEB kodea: 2050820228

    Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

    Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

    Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO