Informazio, balioespen, diagnostiko eta orientabide zerbitzua

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerbitzuaren helburu nagusia da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema eskuragarri izateko aukera informazioarekin erraztea eta, hala badagokio, beste arretasistema batzuetara bidaltzea.

Zerbitzua Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eskaintzen dute, eta honako funtzio hauek ditu:

- Pertsonei Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuak eta prestazioei buruzko informazioa ematea: zer premia eta egoerari erantzuten dieten, nori zuzenduta dauden, lortzeko baldintzak eta prozedurak, hala badagokio, aplikatutako prezio publikoa, eskubideak eta betebeharrak eta beste edozein informazio baliagarri.

- Lehen ebaluazio orokor baten bidez premiak balioestea eta, hala badagokio, Mendetasuna, Ezgaitasuna, Bazterkeria eta Babesgabetasuna Balioesteko eta Diagnostikatzeko Zerbitzuari adituen balioespen bat eskatzea.

- Balioespenean oinarrituta jarraipena behar duen esku-hartze bat beharrezkotzat hartzen den kasuetan, pertsonek gizarte-premiei dagokienez duten egoeraren diagnostikoa egitea. Ahal den neurrian, interesdunek eta horien babes-sareek parte hartzea komeni da.

- Pertsona edo pertsonak prestazio ekonomikorik edo zerbitzurik egokienera bideratzea, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren barruan pertsona horien premiei erantzuteko eta, bidezkoa izanez gero, beste arretasistema batzuen sistemetara bidaltzeko.

- Diagnostikoa kontuan hartuta komeni denean, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak aplikatzeko moduko arreta pertsonalizatuko plan bat lantzea, erabiltzailearen parte-hartzearekin.

- Arreta pertsonalizatuko planaren kudeaketa bere gain hartzea eta, ildo horretan, kasuko erreferentziazko profesionala izatea, inplikatutako beste sistema eta agente batzuekin koordinatzea eta horien jarraipena eta aldizkako ebaluazioa egitea.

- Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak lortzeko aukera antolatzera bideratutako izapidetze-, kudeaketa- eta koordinazio-funtzio guztiak egitea.

NORK ESKA DEZAKE?

Pasaiako udalerrian dauden pertsonek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

Adierazitako bitartekoen bidez hitzordua eskatu ondoren, aurrez aurreko arreta emango da Udaleko Gizarte Zerbitzuetan 8:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera.

ZENBAT BALIO DU?

Ez du kosturik

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: berehala

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Gizarte laguntzaile batek artatuko du, eta hark

  • Diagnostikoa egingo du baldin eta balioespenetik ondorioztatzen bada esku-hartzeakbalitekeela jarraipena behar izatea.
  • Orientabidea eta lagun egite soziala honako kasu hauetan soilik lortuko da: diagnostikoan egiaztatzen bada jarraipena behar duen esku-hartzea beharrezkoa dela eta, beraz, Arreta Pertsonalizatuko Plan bat egiten bada.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

OHARRAK

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gizartekintza

DBEB kodea: 2050820228

Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO