Desgaitasunaren balorazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Murriztasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duen edozein pertsonaren elbarritasuna eta duen maila baloratzeko eskaera, eta maila hori berrikustea hobera edo okerrera egin duelako edo diagnostiko okerra egin izateagatik. Balorazioaren ondorioz ematen den desgaitasun-mailaren (portzentajeetan adierazia) kalifikazio agiriaren arabera erabakiko dira pertsona batek jaso ditzakeen laguntzak.

Desgaitasuna duen pertsona gisa aitortua izateko, ezinbestekoa da Desgaitasun gradua %33 edo gehiagokoa izatea.

NORK ESKA DEZAKE?

Desgaitasun iraunkorren bat duten pertsonak, oro har, eskaera egin baino gutxienez 6 hilabete lehenago diagnostikatuak eta tratatuak.

Atzerritarrek bizileku baimena izan beharko dute eta pasaportea Europar Batasuneko atzerritarrek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen NAN edo/eta familia liburua.
  • Osasun txartela.
  • Osasun txostena, Osakidetzako Lehen Mailako Arretarako sendagileak egina (eredu ofizialaren arabera).
  • Espezialisten mediku-txostenak.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Internet bidez:

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

Adierazitako bitartekoen bidez hitzordua eskatu ondoren, aurrez aurreko arreta emango da Udaleko Gizarte Zerbitzuetan 8:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera.

ZENBAT BALIO DU?

Ez du kosturik

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Gizarte-langilearen txostena/proposamena.
  2. Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.
  3. Aldundiak hitzordua jarriko dio interesdunari mediku-kontsultara joan dadin Balorazio Unitateko geletara (Donostia edo Irun), eta ondoren ziurtagiria bidaliko zaio etxera.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Gipuzkoako Foru Aldundia

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

OHARRAK

Hiru balorazio baremo-mota hartzen dira kontuan elbarritasuna eta haren maila baloratzeko orduan:

  • Desgaitasun-maila onartzea: ehunekoetan ematen da, faktore sozialen baremoan lortutako puntuaketa (familia, ekonomia, lan, kultura eta ingurukoak) elbarritasunaren balorazioan lortutako ehunekoari erantsita.
  • Eguneroko bizitzako funtsezko lanak egiteko beste pertsona baten laguntza behar duela onartzea (HPL baremoa).
  • Garraio publiko kolektiboak erabiltzeko zailtasuna onartzea (mugikortasun baremoa).

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gizartekintza

DBEB kodea: 2050820228

Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO