Aldi baterako programak mendekotasuna duten nagusientzat, desgaitasuna eta buruko gaixotasuna dutenentzat

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasun egoeran dagoen pertsonak (adineko pertsona izan daiteke, desgaitasuna edo gaixotasun mentala duena) bere ingurunean behar duen arreta osoa bermatu ahal izateko zerbitzua da, betiere familiartekoen edota pertsona zaintzaileen atseden-premiei erantzunez, eta zainketen jarraipena arriskuan jar dezakeen edota zaintza horiek birplanteatu beharra ekar dezakeen gorabehera orori aurrea hartuz.

Era berean, pertsona horien arreta ere bermatu nahi da, zerbitzu hori euren bizimodua behar bezala garatu ahal izateko edo beraien eguneroko inguruneak behar adina estaltzen ez dituen premiak betetzeko laguntza moduan aukeratuko duten kasuetarako.

NORK ESKA DEZAKE?

Betekizun orokorrak:

  • Eskaria egiten den momentuan benetan Pasaian bizitzea eta bertan erroldatua egotea.
  • Erabiltzailearen mendekotasuna onartua izatea.
  • Aldeko orientazio-txostena izatea, eta hark zehaztuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak esleitutako baliabidearen egokitasuna zer-nolakoa den.
  • Apirilaren 21eko 12/2015 Foru Dekretuaren 7. artikuluan araututako ezohiko egoerak.
  • Sartzeko behar den adina izatea:
    • Nagusientzako egoitza-zerbitzuak: 65 urte izatea edota eskaria aurkezten den urtean egitea, edo 60 urte desgaitasuna duten pertsonek.
    • Egoitza-zerbitzuak desgaitasuna edo buruko gaixotasuna duten pertsonentzat: 18 urte edo gehiago eta 64 urte baino gutxiago izatea eskaria aurkeztu den datan.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen eta, hala dagokionean, eskatzen den baliabidean sartu ahal izatera begira konputatzen diren familia-unitateko beste kideen nortasuna frogatzen duen dokumentu ofiziala.
  • Hala dagokionean, ordezkari tza legala, borondatezkoa edo izatezko zain tza froga tzen duen dokumentazioa.
  • Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu delako frogagiria, ustezko desgaitasuna den kasuetan.
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

Adierazitako bitartekoen bidez hitzordua eskatu ondoren, aurrez aurreko arreta emango da Udaleko Gizarte Zerbitzuetan 8:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera.

ZENBAT BALIO DU?

Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken hauek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: hilabete 1
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Gizarte-langilearen txostena/proposamena.
  2. Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.
  3. Ebazpena aldekoa balitz, GFAko Gizarte Politika Sailak espedientea itxarote-zerrendari erantsiko lioke.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Gipuzkoako Foru Aldundia

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

OHARRAK

Zerbitzu honen prestazioak itxaron zerrenda izan dezake.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gizartekintza

DBEB kodea: 2050820228

Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO