Egoitza-sarean sartzea: buruko gaixotasuna duten pertsonak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gaixotasun mental kronikoa duten pertsonei arreta eskaintzen dieten zentro edo zerbitzu soziosanitarioak dira, beren gaitasun eta trebetasun pertsonalak eta harremanetarakoak hobetzera bideratutako prestazioen bitartez, beren garapen pertsonala, gizarteratzea eta ingurunearekiko parte-hartzea bultzatzeko eta, oro har, bizi-kalitatea hobetzeko.

Beren ohiko ingurunean bilduta dauden zerbitzuetako berezkoak diren intentsitatea eta laguntza-maila behar ez duten ostatu-alternatibetan beren premiak modu egokian ase ezin dituzten gaixotasun mentala duten pertsonei eskaintzen diete arreta.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Pasaian erroldatuta dauden eta benetan bizi diren pertsonek, baldin eta estatuan bost urtez gutxienez bizi izan badira, horietatik bik eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute.
  • 18 urte edo gehiago eta 64 urte edo gutxiago izatea eskaera aurkezten den datan.
  • Baldintza hau betetzetik salbuetsi ahal izango dira, aldeko txosten medikuaren eta sozialaren ondotik, mendekotasun egoera aitortu zaien eta dituzten zertzelada pertsonal edo sozialak direla-eta mota horretako zentroetan ematen den arretaren onuradun izan daitezkeen pertsonak.
  • Mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, I., II. edo III. graduaz, Mendekotasuna Balora tzeko Baremoaren (MBB) arabera.
  • Osasun mentaleko arreta sare publikoan arta jasotzen ari izatea eta Balorazio eta Orientazio Soziosanitarioko Batzordeak egokitzat bideratua izatea, eskatutako zerbitzurako.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen eta, hala dagokionean, eskatzen den baliabidean sartu ahal izatera begira konputatzen diren familia-unitateko beste kideen nortasuna frogatzen duen dokumentu ofiziala.
  • Hala dagokionean, ordezkari tza legala, borondatezkoa edo izatezko zain tza froga tzen duen dokumentazioa.
  • Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu delako frogagiria, ustezko desgaitasuna den kasuetan.
  • Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren eta ondarearen ziurtagiria. Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo kokatutako ondasunen titularitatea frogatzen duen dokumentazioa, hala badagokio.
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

Adierazitako bitartekoen bidez hitzordua eskatu ondoren, aurrez aurreko arreta emango da Udaleko Gizarte Zerbitzuetan 8:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera.

ZENBAT BALIO DU?

Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken hauek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Gizarte-langilearen txostena/proposamena.
  2. Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.
  3. Ebazpena aldekoa balitz, GFAko Gizarte Politika Sailak espedientea itxarote-zerrendari erantsiko lioke.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Gipuzkoako Foru Aldundia

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

OHARRAK

Zerbitzu honen prestazioak itxaron zerrenda izan dezake.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gizartekintza

DBEB kodea: 2050820228

Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO