Gizarte-bazterketako egoeren balorazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Prozesu bat da adierazle sistema batean oinarritua, eta horren bidez udal eta foru-erakundeetako gizarte zerbitzuek irizpide bateratuak erabiliz balora ditzakete gizarte bazterketako egoerak edo arriskuak, eta haien intentsitatea zein den: arina, moderatua edo larria.

  • Gizarte bazterketarako arriskua: Pertsona bat gizarte-bazterketako arriskuan egon daiteke, baldin eta ulertzen bada berak dauzkan edo falta dituen ezaugarri edo faktore pertsonal edo sozial multzo batek probabilitateak handitzen dituela gizarte-bazterketa egoerak edo prozesuak eragiten dituzten ondorio kaltegarriak edukitzeko.
  • Gizarte-bazterketa: Pertsonak gizarte-bazterketa arriskuan daude, beren bizi-baldintzak eta bizikidetza-egoera denboran irauten duten hainbat gabeziaren eraginpean badaude. Faktore horiek metatzen direnean gizarte-bazterketako egoera sortzen dute eta horrek zerikusi zuzena du baliabide pertsonal, harreman bidezko eta materialekin.

Gizarte-bazterketako intentsitatea izan daiteke:

    • ARINA: hasierako deserrotze edo arina. Beren senitarteko edo laguntza-sarearekin harreman hauskorrak dituztenak.
    • MODERATUA: deserrotzearen fase aurreratua. Oinarrizko gizarte-harremanak hautsi dituztenak.
    • LARRIA: ez du gizartean parte hartzen. Gizarte- eta afektuzko harremanen gabezia edo prekariotasuna.

NORK ESKA DEZAKE?

Bi modutan hasi ahal izango da zerbitzua edo prestazioa lortzeko prozedura:

  • Pasaian erroldatua dagoen edonork eskatuta. Pertsona horrek zuzenean edo haren ordezkariaren bitartez aurkeztu ahal izango du eskaera.
  • Ofizioz, administrazio eskudunaren bidez edota agintaritza judizialak eskatuta, indarrean dagoen legerian aurreikusitako kasuetan.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo antzeko egiaztagiri bat.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

      Posta arrunta:
    • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

    Adierazitako bitartekoen bidez hitzordua eskatu ondoren, aurrez aurreko arreta emango da Udaleko Gizarte Zerbitzuetan 8:00etatik 14:00etara aste-lehenetik ostiralera.

    ZENBAT BALIO DU?

    Ez du kosturik

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: 3 hilabete

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    1. Udal gizarte zerbitzuek haren premiei buruz egindako balorazio soziala.
    2. Egoeraren diagnostikoa erabiltzailearen premiak, kausak eta pronostikoa zehazteko.

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Ez dagokio

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

    OHARRAK

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Fitxategiaren izena: Gizartekintza

    DBEB kodea: 2050820228

    Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

    Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

    Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO