Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako egoitzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Egoitza horietan, batzuetan, arreta eta larrialdiko ostatua eta egonaldi laburra eskaintzen zaie, eta beste batzuetan, epe ertaineko egonaldia bizikidetza-gatazka larriak dituztenei, bereziki etxean tratu txarren biktima diren emakumeei, euren osotasun fisiko eta emozionala arriskuan dutenei.
Intentsitate ertain eta altuko laguntza eskaintzen dute, esku-hartze jakin batzuekin:

  • Lehen harrerakoak eguneko 24 ordutan, balorazio, diagnostiko, orientazio eta larrialdiko ostatua barne;
  • Eta lehen harreraren ondokoak, non behin-behineko ostatu bat ematen zaion eta esku-hartze psikosozial, hezkuntza- eta gizarte laguntzako lagungarri intentsiboak, langile tekniko espezializatuen premia eskatzen dutenak.

Esku-hartze horiek genero ikuspegitik egiten dira eta emakumeen ahalduntzea indartzen duten ikuspuntutik.

NORK ESKA DEZAKE?

Pasaian erroldatuak dauden eta indarkeria matxistaren biktima diren adineko pertsonak edo adingabe lagunduak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko agiria.
  • Familia-liburua, hala badagokio.
  • Izango balu, indarkeria matxista jasan izanaren nolabaiteko frogaren bat egiaztagarri den zeinahi bitartekoz egina.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

Aurrez aurre 8:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera udalaren gizarte-zerbitzuetan. Larrialdietan eta gizarte zerbitzuen ordutegitik kanpo, Gizarte Larrialdien Foru Zerbitzuan, 943112244 telefonora deituz, edo SOS DEIAK-en 122 telfonora deituz.

ZENBAT BALIO DU?

Ez du kosturik

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: hilabete 1

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Gizarte-langilearen balorazioa.
  2. Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Gipuzkoako Foru Aldundia

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

OHARRAK

Egoitzetara sartzeko prozedura larrialdi kasuetan da bakarrik berehalakoa.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gizartekintza

DBEB kodea: 2050820228

Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO