Diru-laguntzak emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten elkarteentzat

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko lan egiten duten gobernuz kanpoko elkarteentzat dirulaguntzak.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Irabazi asmorik gabeko erakunde edo elkarteak, legez eratuak eta Pasaiako udalerrian egoitza dutenak.
  • Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten jarduerak egiten dituzten elkarteak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Diru lagundu behar den jardueraren proiektua.
  • Proiektu berari eman zaizkion bestelako diru-laguntzak jakinarazi. Hala badagokio, proiektuak beste diru-laguntzarik jaso ez duelako zinpeko adierazpena.
  • Ekitaldi horretan elkarte eskatzailea titular dela egiaztatzen duen banku-ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzarekiko ordainketa eta Ogasunekiko betebeharretan egunean dagoelako frogagiria.
  • Udal honetan eskaria lehenbizikoz egiten duten erakunde edo elkarteek berriz honako dokumentazio hau erantsi beharko dute:
    • Elkartearen estatutuak.
    • Eusko Jaurlaritzaren Elkarte edo Erakundeen Erregistroan inskripzioa egin izanaren ziurtagiria.
    • Elkartearen ordezkari edo ahaldunaren NAN.
    • Elkartearen Identifikazio Fiskalerako Zenbakia IFZ.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1.Txosten teknikoa egin.
      2.Kontu-hartzailetza Arloa fiskalizatu.
      3.Organo eskudunaren ebazpena.
      4.Interesdunei jakinarazi.
      5.Diru-laguntza Kontu-hartzailetzatik ordaindu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzarra

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Gizarte Ekintza arloa - Berdintasuna

      OHARRAK

      Laguntza emango da aurrekontuko esleipena baldin badago.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Gizartekintza

      DBEB kodea: 2050820228

      Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO