Oiartzunen aurreikusitako ohiko kultur ekitaldietarako dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

2020 urtean zehar Oiartzungo udalerrian aurreikusitako edo ohiko kultur jarduerak egiteko diru-laguntzak ematea da.

Eskaerak aurkezteko epea: urtarrilak 1-31

Oinarriak

Eskaera on-line egiteko sakatu hemen

NORK ESKA DEZAKE?

  • Oiartzunen helbidea duten irabazteko asmorik gabeko elkartea edo pertsona fisikoek.
  • Oiartzunen helbidea ez izan arren, diru-laguntzaren objektu den jarduera Oiartzunen egiten duten elkarteek, eta Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan izena emana badute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orri orokorra.
  • Erakunde eskatzailearen, pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NAren fotokopia.
  • Elkarte, erakunde edo interesatu eskatzailearen IFZaren fotokopia, hala badagokio.
  • Eskaera egiten duen elkarte, erakundeak edo interesatuak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzen duen banketxearen edo aurrezki kutxaren ziurtagiria.
  • Proiektuaren, jardueraren edo programaren txostena (I Eranskina).
  • Programaren gastuen eta sarreren aurrekontua (II Eranskina).
  • Zinpeko aitorpena, Gizarte segurantzaren betebeharren, zerga betebeharren eta beste diru laguntzen ingurukoa (III Eranskina).

EKINTZA BURUTU ONDOREN AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK (JUSTIFIKAZIOA)

  • Eskaera orri orokorra.
  • Jardueraren memoria (justifikazioa) (IV. eranskina).
  • Gastuen eta sarreren balantzea (justifikazioa) (V. eranskina).
  • Gastua zuritzeko justifikanteak eta zerrenda (VI. Eranskina).

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Posta arrunta
          Done Eztebe plaza 1 20180 OIARTZUN

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Ez du kosturik.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Txosten teknikoa egin.
        2. Kultura Informazio Batzordearen irizpena.
        3. Kontu-hartzailetza arloaren fiskalizazioa.
        4. Udal Osoko Bilkuraren ebazpena.
        5. Ebazpen hau interesdunei eta Kontu-hartzailetza Sailari jakinarazi.
        6. Dirulaguntza ordaindu.
        7. Dirulaguntza justifikatu

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Kultura - Kultura

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Arduraduna: Oiartzungo Udala.
        Helbidea: Done Eztebe Plaza, z/g, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa.
        Telefonoa: 943 490 142
        Posta: oiartzun@oiartzun.eus

        Helburuak eta zilegitasuna: Laguntzak, bekak, diru-laguntzak eta sariak kudeatzea, kulturarako espazioak lagatzea, kultura- eta kirol-zerbitzuetan alta egitea eta udal-artxiboan kontsultatzea Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen arabera.

        Hartzaileak: Datu pertsonalak arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, hala nola Eusko Jaurlaritzari jakinarazi ahal izango zaizkio.

        Eskubideak: Interesdunak eskubidea du bere datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko eta ezerezteko, eta horien tratamendua mugatzeko edo tratamendu horren aurka jartzeko. Horretarako, idazki bat eta bere nortasuna egiaztatzen duen agiria bidali beharko ditu Udaletxeko helbidera edo dbo-dpd@oiartzun.eus posta elektronikora.

        Informazio gehigarria: Datuak babesteko politika www.oiartzun.eus webgunean dago.