Izen-abizenen grafia euskaratzeko informazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Erregistro eta agiri ofizialetan, jatorri euskalduneko deiturak euskal grafiara egokitzea. Adibidez: Echeverría, Arteche edo Aguirre idaztetik; Etxeberria, Artetxe edo Agirre idaztera.

NORK ESKA DEZAKE?

Erregistro ofizialetan deiturak erdal ortografiaz jasota dituzten pertsonek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • NAN.
  • Jaiotza-agiri literala. Bake epaitegian eskatu behar da. Oiartzundik kanpo jaioa izanez gero, bi aukera daude: norberak jaiolekuan eskatu edo Oiartzungo bake epaitegian eskatu (egun batzuk itxaron beharko da orduan).
  • 18 urtetik beherako seme-alaben grafiak ere aldatu nahi badira, haiei dagozkien agiri hauek aurkeztu behar dira:
    • Familia-liburua.
    • NAren agiria. Ez badute, familia-liburua.
    • Gurasoen NA

NON ESKATZEN DA?

  • Oiartzungo Bake Epaitegian.

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Doan

PROZEDURAREN EPEA

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Euskara - Euskara

OHARRAK

Oiartzungo Bake Epaitegia

Helbidea: Kontzejuerreka kalea 2, behea. 20180, Oiartzun

Telefono zenbakia: 943490913

Ordutegia: 9:00-14:00

DATU PERTSONALEN BABESA

Ez dagokio