Euskararen erabilera sustatzeko laguntza eta zerbitzuak merkatarientzako eta enpresentzako

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Oiartzungo enpresa zein merkataritza establezimenduetan euskararen erabilera sustatzeko laguntza eta zerbitzuak:

  • Merkatarientzat:
    • Itzulpen eta hizkuntza aholkularitza zerbitzua: euskarazko testuen zuzenketa, erdarazko testuen itzulpena, jendaurrean jarri beharreko idatziak txartel txukunetan maketatzeko aukera, euskarari buruzko zalantzak argitzeko hizkuntza-aholkularitza.
    • Euskarazko materiala: informazio txartelak, taloitegiak, merkataritza-hiztegiak.
    • Euskara ikasteko diru-laguntzak: euskara ikasteko eskaera fitxan informazio gehiago.
    • Errotulu eta poltsak euskaraz jartzeko diru-laguntzak.
  • Enpresentzako:
    • OLA plana: enpresen euskara-planak diseinatu eta haien jarraipena egiteko laguntza.
    • LANIN egitasmoa. Enpresa txiki eta ertainetan euskara sustatzeko egitasmoa. Hitzarmena sinatzen duten enpresentazako aholkularitza, itzulpenak eta diru-laguntzak.

On line tramitazioa hasi

NORK ESKA DEZAKE?

Oiartzunen kokatutako enpresek zein merkataritza establezimenduek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orri orokorra (ez da beharrezkoa On-line Erregistroan)

Ordezkapen idatzia (hala badagokio)

Itzuli edo zuzendu beharreko testuak.

NON ESKATZEN DA?

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 egun
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Euskara Sailak eskaera aztertu eta izapidetu.
        2. Interesdunari helarazi.

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Euskara - Euskara

        OHARRAK

        Zerbitzu hauetaz baliatzeko bete beharreko baldintzak

        • Itzulpen eta hizkuntza aholkularitza zerbitzua:
          • Erakunde ofizialen menpeko erakundea ez izatea.
          • Idatziak edo testuak jendaurrean zabaltzeko izatea.
          • 3 orri, 6000 karaktere, baino gehiago ez izatea.
          • Testua ahal izanez gero euskarri informatikoan aurkeztea.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Arduraduna: Oiartzungo Udala.
        Helbidea: Done Eztebe Plaza, z/g, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa.
        Telefonoa: 943 490 142
        Posta: oiartzun@oiartzun.eus

        Helburuak eta zilegitasuna:

        Hartzaileak:

        Eskubideak: Interesdunak eskubidea du bere datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko eta ezerezteko, eta horien tratamendua mugatzeko edo tratamendu horren aurka jartzeko. Horretarako, idazki bat eta bere nortasuna egiaztatzen duen agiria bidali beharko ditu Udaletxeko helbidera edo dbo-dpd@oiartzun.eus posta elektronikora.

        Informazio gehigarria: Datuak babesteko politika www.oiartzun.eus webgunean dago.