Diru-laguntzak enpresa eta merkataritza-establezimenduetan euskararen erabilera sustatzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Oiartzungo udalerriko enpresa zein merkataritza establezimenduetan euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzak:

  • Errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntzak.
  • Poltsak euskaraz jartzeko diru-laguntzak.
  • Merkatari eta enpresetako langileek euskara ikasteko diru-laguntzak.
  • Enpresek euskara-planak diseinatzeko eta haien jarraipena egiteko diru-laguntzak.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Oiartzungo merkataritza establezimenduetako nagusiek zein langileek.
  • Oiartzungo enpresetako zuzendaritzek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orri orokorra (ez da beharrezkoa On-line Erregistroan)

Ordezkapen idatzia (hala badagokio)

  • Errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntzetarako:
    • NAN edo enpresaren IFZ agiria
    • Errotuluaren faktura originala.
    • Errotuluaren argazkia.
  • Poltsak euskaraz jartzeko diru-laguntzetarako:
    • NAN edo enpresaren IFZ agiria.
    • Faktura originala.
    • Poltsaren ale bat.
  • Merkatari eta enpresetako langileek euskara ikasteko diru-laguntzetarako:
    • "Euskara ikasteko diru-laguntza eskaera" prozeduran eskatzen diren agiriak
  • Enpresek euskara-planak diseinatzeko eta haien jarraipena egiteko diru-laguntzetarako eskaera orria bete gogo hori adieraziz

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Posta arrunta
          Done Eztebe plaza 1 20180 OIARTZUN

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Euskara Sailak dokumentazioa aztertu eta txostena egin.
        2. Kontuhartzailetzak fiskalizatu. Euskara Batzordeak diktaminatu
        3. Tokiko Gobernu Batzarrak onartu eta ebazpena bideratu.
        4. Interesdunari jakinarazi.
        5. Diru-laguntza ordaindu

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Euskara - Euskara

        OHARRAK

        Diru-laguntzen zenbatekoa

        • Errotuluak euskaraz jartzeko:
          • Merkataritza establezimenduei kostuaren % 50 ordainduko die udalak, 300€ raino.
          • Gainontzeko enpresei kostuaren kostuaren % 50 ordainduko die udalak, 600€ raino.
          • Bete beharreko baldintzak:
            • Enpresa edo merkataritza establezimendua Oiartzungo udalerrian kokatua egotea
            • Errotulua euskaraz jartzea.
            • Euskarazko testua zuzen idatzita jartzea. Horretarako, Euskara Sailak gainbegiratuko du.
            • Errotuluan establezimenduaren edo enpresaren izen berezia soilik agertzen bada, ez da diru-laguntzarik jasoko.
            • Establezimendu berriei nahiz errotulua aldatu nahi duten zaharrei emango zaie.
            • Errotulua jarri ahal izateko beharrezkoa izango da udalak jarduera-baimena emana izatea.
            • Udalarekiko betebeharrak (lizentziak, zergak) egunean izatea.
        • Poltsak euskaraz jartzeko:
          • Poltsa lehen aldiz euskaraz jartzeagatik,diru-laguntza:
            • Poltsaren diseinua edo maketazioa ordainduko zaio establezimenduari, 125€ko mugapean (ez da poltsen ekoizpena diruz lagunduko).
            • Baldintzak: *Poltsa osoak euskaraz, eta egoki idatzia egon behar du.
          • EROSI EUSKARAZ leloa eransteagatik dirulaguntza
            • Poltsen kostuaren %50, 100€ko mugarekin.
            • Baldintzak:*Poltsak jadanik euskaraz, eta egoki idatzita egon beearko du, edo bestela, zuri.
            • "Erosi euskaraz" leloaren irudia Udalak proposatuko dio, baina beste diseinu bat ere erabili ahal izango da.
        • Merkatari eta enpresetako langileek euskara ikasteko:
          • Matrikularen % 70.
          • Bete beharreko baldintzak
            • Euskara ikasteko oinarrietako zehazten diren baldintzak betetzea
        • Enpresek euskara-planak diseinatzeko eta haien jarraipena egiteko:
          • Diru partidaren erdia, balorazioan gutxienez 50 puntu lortu dituzten enpresen artean modu berdinean banatzen da eta beste erdia enpresa bakoitzak euskara planerako egin duen gastuaren proportzioaren baitan. Kontuan hartuta Eusko Jaurlaritza eta Udalaren artean %60a ez gainditzea.
        • LANIN egitasmoa: hitzarmen ereduan hautatutako ekintzen araberako laguntzak emango dira.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        ArduradunaDatu BabesaDatu pertsonalen babeserako egun indarrean dagoen araudiaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Oiartzungo Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu http://www.oiartzun.eus/datu-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.