Trafikoko arau-hausteengatik jarritako salaketen deskargu-orria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Alegazio aurkezpena, trafiko gaietan arau-hausteengatik udalerrian jarritako salaketen aurka.

Salaketen aurkako alegazioak jartzeko epea:

-20 egun natural salaketa jakinarazi denetik kontatzen hasita, buletin zenbakia adierazita.

Alegazioak aurkeztuz gero, % 50eko murrizketari uko egiten zaio, edo % 90ri, hala badagokio.

Baldin eta ordaintzen bada, alegazioak aurkezteari uko egiten zaio, eta aurkeztu badira, ez aurkeztutzat joko dira.

Arau-hauste arinen preskripzio epea hiru hilabetekoa da, eta larrientzat eta oso larrientzat sei hilabetekoa.

Zehapenen preskripzio epea urtebetekoa da irmo diren egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

NORK ESKA DEZAKE?

Trafiko gaietan salatua izan den edozein pertsona fisiko edo juridikok edo haien ordezkariek, dagokien baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Orrian adierazi egin behar da salaketa-espedientea, ibilgailuaren matrikula (salaketa-jakinarazpenaren dokumentutik lortu ahal izango dira datuak).

  • Identifikatzeko agiriak:
  1. Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  2. Izapidea interesdun ez denak eskatzen edo sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia NAN, pasaporte, gidabaimen edo baimendunaren egoitza-baimenarekin batera.
  • Alegaturiko egitateen egiazkotasuna bermatzen duen edozein agiri.

  • Arau-hausteko unean gidaria norbera ez delako erreklamazioa egiten denean, ibilgailuaren gidaria identifikatu behar da eta haren dokumentazioa aurkeztu.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Posta arrunta
        Done Eztebe plaza 1 20180 OIARTZUN

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Urte 1
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Alegaturiko egitateei buruz arduradunak egindako txostena.
      2. Espedientearen instruktoreak egindako ebazpen-proposamena.
      3. Alkatearen edo eskumena duen organuaren ebazpena.

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Arduraduna: Oiartzungo Udala.
      Helbidea: Done Eztebe Plaza, z/g, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa.
      Telefonoa: 943 490 142
      Posta: oiartzun@oiartzun.eus

      Helburuak eta zilegitasuna:

      Hartzaileak:

      Eskubideak: Interesdunak eskubidea du bere datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko eta ezerezteko, eta horien tratamendua mugatzeko edo tratamendu horren aurka jartzeko. Horretarako, idazki bat eta bere nortasuna egiaztatzen duen agiria bidali beharko ditu Udaletxeko helbidera edo dbo-dpd@oiartzun.eus posta elektronikora.

      Informazio gehigarria: Datuak babesteko politika www.oiartzun.eus webgunean dago.