Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zergari dagokien hobariak (antzinatasuna, familia ugariak, ibilgailu elektrikoak)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

1.- Antzinatasuna:

Ibilgailu historikoek zerga-kuotaren %90eko hobaria izango dute eta gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna duten ibilgailuek ere bai, fabrikazio-datatik kontatzen hasita. Fabrikazio eguna ezezaguna bada, lehen aldiz matrikulatu zeneko eguna hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera hori fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.

2.- Ibilgailu elektrikoak:

Kuotaren %25-eko hobaria ibilgailuen motoreen ezaugarrien arabera eta horiek ingurugiroan duten eraginaren arabera, aplikagarria izango da ibilgailu elektrikoak eta hibridoei. Zergadunak eskatu beharko du hobaria eta baldintzak betetzen dituela justifikatu beharko du dagokion ziurtagiri homologatuaren bidez.

3.- Familia ugariak
%90eko hobaria bost plaza edo gehiago dituen ibilgailu turismo bakar baten alde, baldin eta horren titularra familiako kide bat bada, familia hori ugaritzat hartzen denean indarrean dagoen legeriaren arabera.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun den pertsonak edo haren ordezkariak, dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Identifikatzeko agiriak:
  1. Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  2. Izapidea interesdun ez denak eskatzen edo sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia NAN, pasaporte, gidabaimen edo baimendunaren egoitza-baimenarekin batera.

  • Antzinatasuna:

Lehen matrikulazioa egiaztatzen duen dokumentua.

  • Ibilgailu elektrikoak:

Homologatutako ziurtagiriak.

  • Familia ugariak:

Familia ugariaren liburua.

NON ESKATZEN DA?

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete bat, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik.
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Errenta eta Exakzioen arduradunaren txosten teknikoa.
        2. Alkatetza-ebazpena eskatutako hobaria aplikatzea baiesten edo ezesten duena.
        3. Ebazpenaren jakinarazpena.

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Zerbitzu Ekonomikoak - Errentak

        OHARRAK

        Hobaria aplikatu ahal izateko eskaera aurkeztu beharko da urtarrilaren 1etik otsailaren 28 bitartean, eta eragina izango du eskaria egiten den urtetik kontatzen hasita.

        Eskaera epez kanpo egiten bada hobaria hurrengo urtetik aurrera izango du eragina.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Arduraduna: Oiartzungo Udala.
        Helbidea: Done Eztebe Plaza, z/g, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa.
        Telefonoa: 943 490 142
        Posta: oiartzun@oiartzun.eus

        Helburuak eta zilegitasuna:

        Hartzaileak:

        Eskubideak: Interesdunak eskubidea du bere datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko eta ezerezteko, eta horien tratamendua mugatzeko edo tratamendu horren aurka jartzeko. Horretarako, idazki bat eta bere nortasuna egiaztatzen duen agiria bidali beharko ditu Udaletxeko helbidera edo dbo-dpd@oiartzun.eus posta elektronikora.

        Informazio gehigarria: Datuak babesteko politika www.oiartzun.eus webgunean dago.