Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzetik salbuestea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Desgaitasuna dela medio, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren salbuespen eskaria honako hauei aplikatuko zaie:

-Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren a) letran aipatzen direnak, desgaitasuna duten pertsonen izenean matrikulatuak daudenean.
-14 zaldi fiskaletik beherako ibilgailuak, ezintasuna duten pertsonen izenean matrikulatuak, pertsona horiek bakarrik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau baldintza horiek betetzen diren bitartean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.

Salbuetsita daude, baita ere, guraso-ahal, tutoretza edo kuradoretza dela-eta ardurapean minusbaliotasun maila 65ekoa edo handiagoa duen pertsonaren bat duten pertsonen jabetzako ibilgailuak.

Honako hauek hartuko dira desgaitasuna duten pertsonatzat:
1.- Ehuneko 33 edo gehiagoko eta ehuneko 65etik beherako minusbaliotasuna aitortua duten pertsonak, eta mugikortasun murriztuko egoeran daudenak, hau da, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren III. eranskinean adierazitako baremoko A, B edo C letretan deskribatutako egoeretakoren batean edota aipatutako baremoko D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago lortu dituztenak.
2.- Ehuneko 65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna duten pertsonak.
Aurreko a) eta b) letretan aipatutako pertsonak mugikortasun murriztuko A egoeran badaude 1.971/1999 Errege Dekretuak 3. eranskinean jasotzen duen baremoaren arabera, 14 zaldi fiskaleko muga ez zaie aplikatuko, baldin eta ibilgailua gurpil aulkia eramateko egokituta badago.

  • Nekazaritzako Makineriako Inskripzio Kartila duten traktore, atoi, er erdi-atoiak eta makinak, salbuesteko eskaria egina dutenak.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun den pertsonak edo haren ordezkariak, dagokion baimenarekin

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskatzailearen NAN, NIE edo pasaportea.
  2. Izapidea interesdun ez denak eskatzen edo sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia NAN, pasaporte, gidabaimen edo baimendunaren egoitza-baimenarekin batera.

1.-Ibilgailuak ezintasun mugatuko pertsonentzat direnean edo helbarrituen izenean matrikulatuta daudenean eta horiek bakarrik erabiltzeko edo garraiatzeko direnean:

• Organo eskudunak emandako minusbaliotasun-ziurtagiria.
• Gidatzeko Baimenaren fotokopia (aurrealdea eta atzealdea).
• Zirkulazio Baimenaren fotokopia, elbarritasuna duen pertsonaren izenean.
• Ibilgailua berak bakarrik erabiltzen duela dioen adierazpen zinpekoa.

2.- Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinaria.

• Zirkulazio baimenaren fotokopia
• Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen Ziurtagiriaren fotokopia.
• Nekazaritzako makineriaren Inskripzio Txartelaren fotokopia. Edo bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurumen Departamentuko Nekazaritza Makinariaren Erregistro Ofizialean alta eman izanaren ziurtagiria, ibilgailuaren titularraren izenean egina nahitaez.


-

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Posta arrunta
        Done Eztebe plaza 1 20180 OIARTZUN

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Ez du kosturik.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete bat, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik.
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Errenta eta Exakzioen arduradunaren txosten teknikoa
      2. Alkatetza-ebazpena
      3. Ebazpena jakinarazi.

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Zerbitzu Ekonomikoak - Errentak

      OHARRAK

      • Salbuespen guztiak interesatuak eskatu ondoren aplikatuko dira.
      • Salbuespenak eraginak izaten hasiko dira eskari-dataren hurrengo zergalditik, matrikulazio alta berrietan salbu.
      • Salbuespena ezingo zaio ibilgailu bati baino gehiagori ezarri.
      • Ibilgailua aldatuz gero Udalari jakinarazi beharko zaio, eta honek salbuespena ezarriko dio ibilgailu bakar bati.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Arduraduna: Oiartzungo Udala.
      Helbidea: Done Eztebe Plaza, z/g, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa.
      Telefonoa: 943 490 142
      Posta: oiartzun@oiartzun.eus

      Helburuak eta zilegitasuna:

      Hartzaileak:

      Eskubideak: Interesdunak eskubidea du bere datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko eta ezerezteko, eta horien tratamendua mugatzeko edo tratamendu horren aurka jartzeko. Horretarako, idazki bat eta bere nortasuna egiaztatzen duen agiria bidali beharko ditu Udaletxeko helbidera edo dbo-dpd@oiartzun.eus posta elektronikora.

      Informazio gehigarria: Datuak babesteko politika www.oiartzun.eus webgunean dago.