Ur-kontsumoaren irakurketa ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lau hilean behin uraren kontagailuaren irakurketa jakinaraztea da.

Gaur egun Oiartzunen kontsumoaren irakurketa irrati bidez egiten da (%70), edo irakurketa pertsonalizatua.

Irakurketa ezin denean egin kontagailura sartzerik ez dagoelako ohar bat utzi ohi da edateko uraren hornikuntza-zerbitzuaren erabiltzaileak irakurketa jakinaraz dezan.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

EMAN BEHARREKO DATUAK:

Etxebizitzaren helbidea, higiezinaren titularraren izena, harremanetarako telefonoa, kontagailuaren irakurketa.

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Datuak programa informatikora bideratzen dira.
          2. Aurkeztutako irakurketa egiaztatzen da eta alderatzen da aurreko irakurketekin egiaztatzeko eredu erregular bati jarraitzen diola (gehiegizko kontsumoak hautemanez, irakurketa akastunak...).
          3. Kontsumoa gehiegizkoa bada, telefonoz abisatzen zaio erabiltzaileari higiezinaren instalazioan ihesak egon daitezkeelako.
          4. Baldin eta aurkeztutako irakurketa bidezkoa ez bada erabiltzailearen aurreko irakurketekin, deitu egiten zaio irakurketa berriz egin dezan.
          5. Datuak alderaturik, Errenta Sailera bideratzen dira ordainagiria igor dezaten.

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Obrak eta Zerbitzuak - Ur Zerbitzua

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          ArduradunaDatu BabesaDatu pertsonalen babeserako egun indarrean dagoen araudiaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Oiartzungo Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu http://www.oiartzun.eus/datu-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.