Zerga betebeharren ordainketa eguneratuta dagoela ziurtatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zergaduna egunean dagoela egiaztatzen du zerga-betebeharrei dagokienez ziurtagiria egin den datan.

NORK ESKA DEZAKE?

Ziurtagiriak titularrek eska ditzakete edo bere ordezkariek, dagokien baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Izapidea interesdun ez denak eskatzen edo sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia NAN, pasaporte, gidabaimen edo baimendunaren egoitza-baimenarekin batera.

NON ESKATZEN DA?

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Berehala

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Zerbitzu Ekonomikoak - Errentak

        OHARRAK

        Eskaria telefonoz edo telematikoki egiten bada, epea 48 ordukoa da. Telefonoz egiten bada, segurtasun arrazoiengatik, interesduna NAN, AIZ edo pasaporte, helbide eta izen-abizenekin identifikatu beharko da. Kasu honetan ziurtagiria udal erroldan jasotako helbidera bidaliko da.

        Eskaera idatziz eginez gero ziurtagiria e-mail bidez bidali ahal izango da, horrela adierazten bada instantzian.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Arduraduna: Oiartzungo Udala.
        Helbidea: Done Eztebe Plaza, z/g, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa.
        Telefonoa: 943 490 142
        Posta: oiartzun@oiartzun.eus

        Helburuak eta zilegitasuna:

        Hartzaileak:

        Eskubideak: Interesdunak eskubidea du bere datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko eta ezerezteko, eta horien tratamendua mugatzeko edo tratamendu horren aurka jartzeko. Horretarako, idazki bat eta bere nortasuna egiaztatzen duen agiria bidali beharko ditu Udaletxeko helbidera edo dbo-dpd@oiartzun.eus posta elektronikora.

        Informazio gehigarria: Datuak babesteko politika www.oiartzun.eus webgunean dago.